Loreen eta ortuko landareen azoka berezia Seber Altube plazan zapatu honetan, maiatzak 17

2025/05/12
Card image cap
Azokaren ordutegia: 9:00-13:30. Azokarekin batera, Arrasateko Artisauen azoka berezia ere egongo da.

Datorren zapatuan, maiatzak 17, Seber Altube plazan loreen eta ortuko landareen azoka berezia izango da. 9:00etatik 13:30etara izango da. Ohiko postuez gain, lore eta ortuko landare ekoizleak izango dira bertan.

Gainera, erosketa tiketarekin betera 400 landare inguru banatuko dira (tomatea, albahaka, piperra eta perrexila), eta hileko saskiaren zozketa ere egingo da, betiko moduan.

Arrasateko artisauen azoka ere

Ohiko azokarekin batera, Arrasateko Artisauen azoka berezia egingo da Seber Altube plazan. Eskuartean elkarteak bultzatuta, askotariko produktuak batuko zaizkie lore eta barazkiei, besteak beste, bitxiak, jaboiak, kamisetak, zeramikak…