Maialen Lujanbioren "rr_6 erre(AH)ala" errezitaldia antolatu du Emakume Txokoak maiatzaren 15ean, Juan Arzamendi Musika Eskolako Auditorioan

2025/05/05
Card image cap
19:00etan izango da eta sarrera doakoa izango da

Honela definitzen du errezitaldia Maialen Lujanbiok:

“RR, hitzen performantzea da.
Hitz esanak eta kantatuak, ahozkoak eta idatziak, ikusteko eta entzutekoak.
RR emanaldiak, lengoaia du lehengaia, eta hura oretzen eta maneiatzen du forma desberdinetan garaiko gaiez jarduteko.
Maialen Lujanbioren eztarritik, errezitaldi poetiko-bertso-performatibo-irakurri ikus-entzutekoa da RR.”

2018an RR emanaldiekin hasitako bidean, hitzak performatze ariketa honen 6. aldaera sortu du Maialen Lujanbiok rr_6 erre(AH)ala azpitituluarekin. Arrasaten, Emakume Txokoaren egitarauaren baitan eskainiko du Maialen Lujanbiok, garaian garaiko gaien inguruan hitzez eraikitako errezitaldia.


/r/ hots zehazgabea garai zehazgabeetarako.
/r/ soinu dardarkaria garai dardaratuetarako.


Emakume Txokotik, emanaldira hurbiltzeko gonbidapena luzatu nahi dugu.
Maiatzak 15, eguena, 19:00etan JAMEko Auditorioan.
Sarrera doan, aforoa bete arte.