Larunbatean egin asmo den Musakolako BTT martxak herriko trafikoan eragina izango du

2025/05/08
Card image cap
Udaltzaingoak jakinarazi duenez, hainbat kale eta errepidetako mozketak izango dira goizean zehar. Ondorioz, Musakolan kotxearekin ez mugitzea aholkatu du Udaltzaingoak, eta beharra izanez gero bariantea erabiltzea gomendatu du.

Larunbat honetan ospatuko da Musakolako BTT martxa. Horren ondorioz, Arrasateko Udaltzaingoak jakinarazi du hainbat kale eta errepide moztu beharko direla martxaren garapen egokia bermatzeko.

Honako mozketa hauek aurreikusten dira:

  • 06:00-16:00 ordu tartean Lapurdi kalea guztiz itxita egongo da.
  • 9:30-11:00 ordu tartean Elkano kalea moztuta egongo da (kiroldegi ondoan), baina by-passa jarriko da aparkalekuetatik.
  • 12:00ak inguru Gipuzkoa etorbidea tarte txikietan moztea aurreikusten da. Horrek itxaronaldi txikiak sortu ditzake, baina ez dira iraunaldi luzeko mozketak aurreikusten

Ondorioz, Musakolan kotxearekin ez mugitzea aholkatu du Udaltzaingoak, eta beharra izanez gero bariantea erabiltzea gomendatu du.