Euskarazko C1 mailako udako ikastaro trinkoa eskainiko du Arrasateko Udal Euskaltegiak

2025/06/03
Card image cap
Arrasateko Udal Euskaltegiak C1 mailako udako ikastaro trinkoa eskainiko du uztailean eta irailean, euskara maila hobetzeko aukera aparta eskainiz

Ikastaroak 80 orduko iraupena izango du eta bi txanda ezberdinetan eskainiko da, interesdunek aukeratu ahal izan dezaten:

  • Ekainaren 30etik uztailaren 24ra
  • Irailaren 1etik 26ra

Ikastaroaren prezioa 101,5 €-koa da, baina %50eko deskontua aplikatuko zaie ikasleei, langabeei eta lanik egiten ez duten pentsiodunei.

Matrikula egiteko epea ekainaren 16ra arte egongo da zabalik.

Informazio gehiago nahi izanez gero, interesdunek honako helbide edo telefono honetara jo dezakete: Arrasateko Udal Euskaltegiko egoitzan, Kulturola eraikinean, telefonoz 943 79 70 77 zenbakian edo e-postaz euskaltegi@arrasate.eus helbidean.