Azken orduotan WhatsAppez biral bilakatu den audioa gezurra dela ohartarazi du Udaltzaingoak

2025/05/09
Card image cap

Azken orduetan WhatsApp sare sozialaren bitartez bolo bolo zabaldu den mezuaren harira, Udaltzaingoak ohartarazi du bulo bat dela eta, ez Udaltzaingoak ezta Ertzaintzak, ez dutela horren inguruko jakinarazpenik.

Audioak Arrasaten gertatutako ustezko lapurreta batzuen inguruko informazio mezua zabaltzen zuen, eta Udaltzaingoak lapurreta horien inguruko salaketarik jaso ez duela jakinarazi du, mezua esaten dena gezurtatuz.

Dena den, Udaltzaingotik eskatu dute, “ohiko segurtasun neurriak hartzeko eta etxeko atea zabaltzerakoan ziurtatzeko nor dagoen atartean”.