Albisteak
Bertako produktuen azoka bikoitza egingo da uztailaren 20an, ohikoa eta martxoan bertan behera geratu zen emakume ekoizleena eta artisauena
Datorren uztailaren 20an egingo da bertako produktuen azoka, ohi den bezala, hilaren hirugarren zapatuan, Seber Altube plazan.
Europako blues onena Arrasaten
Uztailaren 18tik 21era bitartean, Arrasate Blues jaialdiaren seigarren edizioak 20 kontzertu eta 11 agertoki izango ditu Arrasaten. Km0 izaerari leial, jaialdiak apustua egiten du tokiko talentuaren alde, eta edizio honetan euskaraz abestuko duten lau talde izango dira.
Arrasateko Udalak eta Udaltzaingoak iruzur baten berri eman dute
Udaltzaingoak, Arrasateko Udalarekin batera, berriki gertatu den iruzur batez ohartarazi dute.
Arrasateko Udalak mendi ibilaldiak eskainiko ditu udako turismo eskaintzan
Bederatzi mendi irteera izango dira uztailaren 7tik irailaren 22ra bitartean.
Udala auzora igotzeko autobus zerbitzu berria egubakoitzean jarriko da martxan
Proiektu pilotua izango da, eta hurrengo 5 asteburuetan egongo da indarrean, uztailaren 5etik abuztuaren 4ra arte.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Osoko Bilkura Ibiltaria egin dute gaur Arrasaten.
Uztailaren 2an egin ohi den Osoko Bilkura Ibiltaria ospatu da aurten Arrasaten. Urtez urte Gipuzkoako herri ezberdinetan egiten da, eta, aurtengoan, Arrasaten izan da.
Arrasateko Udalak Udazabal ekimenaren egitaraua aurkeztu du, udako kultura programazioa
Aurten Udazabal ekainaren 28tik uztailaren 30era izango da.
Arrasateko Udalak balorazio positiboa egin du San Juan jaien inguruan: “bizirik dagoen herria sentitu dugu”
“Ezberdinen arteko elkarlanari esker izan dira posible San Juan jaiak. Kultur eragile, herritar eta udal langileei gure eskerrik beroenak”.
Hona hemen uztailean zer ikastaro mantenduko diren Musakolan eta Uarkapen
Ikastaroen eskaintza udan kirolari eusteko
Arrasateko Udalak kale garbiketaren zerbitzurako errefortzua kontratatu du jaietarako
Garbitzaileen errefortzuaz gain, ekitaldi jendetsuetan komun publiko gehiago eta edukiontzi gehiago jarriko dira.
Emakume Txokoak baliabideak jarri ditu, jaietan indarkeria matxistari aurre egiteko
Arretarako telefonoa 688 80 91 37 izango da, eta arreta gunea, berriz, Gazte Bulegoan egongo da.
Trafiko mozketak eta TAO zerbitzuaren etetea San Juan jaietan
Sanjuanak direla-eta ekainaren 22, 23, 24 eta 25ean 18:00etatik 06:00etara erantsitako argazkian adierazitako kale zatiak (Otalora eta Zarugalde kaleak) zirkulaziorako itxiko dira. Erabakia hartu da neurri moduan jaigunearen eta alde zaharraren arteko jende fluxuaren segurtasuna bermatzeko.
Udal gobernuak urtebeteko lanaren balorazio positiboa egin du: “aldaketaren oinarriak ezarri ditugu”.
Maider Morras Azpiazu alkateak elkarlana, gertuko politika eta talde balioa nabarmendu ditu
Gudarien plazaren berrurbanizazio proiektuaren oinarriak auzotarrekin adosteko, Arrasateko Udalak partaidetza prozesuaren azken saioa egingo du.
Partaidetza prozesuaren helburua da bizilagunekin adostea zer irizpide izan Gudarien plazaren urbanizazioa eraldatzeko
Guraso talde batek `Altxa burua Arrasate’ eta ‘Geurie erabili zeike’ ekimenak aurkeztu ditu, ikastetxeen eta Arrasateko Udalaren laguntzarekin
Altxa Buruak, Arrasateko dendariek eta Arrasateko Udalak ‘Geurie erabili zeike’ kanpaina abiarazi dute.
Arrasateko Udalak Arrasateko LGTBI+ pertsonen bizi baldintza duinak bermatzeko diagnosi eta ekintza plana egingo du lehen aldiz
Horretarako, Arrasateko LGTBI+ pertsonen testigantza eta parte hartzea eskatu ditu. Aurreikusten du diagnosia eta ekintza plana urtebeteko epean diseinatzea.
353 pertsonak eman dute izena sanjuanetako ekitaldiak udaletxeko balkoitik ikusteko
Gaurtik aurrera jakinaraziko dira irabazleak
Arrasateko Udalak ‘Arrasate Zeharkatuz’ ekimena abiarazi du, Arrasateko hirigintza modu parte hartzailean definitzeko dinamika
Ekimena martxan jarri da etorkizuneko Arrasateren hirigintza eredua herritarrekin batera eraikitzeko
Hondakinen kanpainako mural eta lelo lehiaketak baditu irabazleak
Lehaiketak egiten dira urtero, Debagoieneko Mankomunitateak eta Udalako Ingurumen Eskolak antolatuta, hondakinen arazoen kontzientziaziorako kanpainaren barruan.
Zinegoak Hedapena Arrasaten izango da, ekainaren 19an, Emakume Txokoaren eskutik.
Saioan gonbidatu berezi bat izango dugu: emanaldiko filmetako baten egile Alejandro Aguirrek “Precoz” filma aurkeztuko du saioan.
Udal gobernuak Lan Eskaintza Publikoa onartu du, langile publikoen behin-behinekotasuna % 38tik % 8ra jaisteko
Udaleko Osoko Bilkuran Lanpostuen Zerrenda onartu zen, eta 2021etik zuzendu barik zeuden akatsak zuzendu dira, legea betetzeko. Lan Eskaintza Publikoak deitzeko lehen urratsa izan da Lanpostuen Zerrenda onartzea. Gobernuaren arabera egonkortasunak zerbitzu publiko hobeago bat eskainiko dio herritarrari.
Zeuk iñ zeuk jan bazkarirako izen ematea gaur ireki da
Aurten berriz ere bueltatuko da Portaloira eta 1.000 pertsonarentzako lekua izango da.
Debagoieneko txakolina hemengo produktuen azokan, ekainaren 15ean
Azoka ekainaren 15ean izango da Seber Altube plazan, 9:00etatik 14:00etara. Azokarekin batera, Debgoieneko txakolina dastatu ahal izango da.
Ekainaren 15ean, udako denboraldiarekin batera, irekiko dituzte kanpoko igerileku eta ur parkeak
Abonu bereziak izango dira udan Musakolako kanpo igerilekuak erabiltzeko. Komeni da abonuak udako denboraldia baino lehen erostea, jende pilaketak saihesteko.
Badatoz Arrasate Kirol Sariak!
Jose Ignazio Elorzak ‘Joshe’ jasoko du Udalaren aipamen berezia. Berrikuntzen artean aurkitzen da herritarren saria bita banatzea: kirolari onenaren saria eta kirol talde onenari saria. Ekainaren 6tik 16ra bitartean edukiko dute arrasatearrek botua emateko aukera.
Gerakinaren zati handiena, ia 8 milioi eurokoa, azpiegituren inbertsioetarako gordeko du Arrasateko Udalak
Besteak beste, epe motzeko proiektu handietara bideratuko da: Iturripeko kiroldegia eta Amaia antzokia.
Sanjuanetako Kantu Afarian izena emateko epea zabalik ekainaren 12ra arte
Interesdunek izena eman dezakete izenemateak.arrasate.eus webgunean edo BAZen
San Juanetako ekitaldiak udaletxeko balkoitik ikusteko zozketan izena emateko epea zabalik ekainaren 10era arte
Interesdunek izena eman dezakete izenemateak.arrasate.eus webgunean edo BAZen.