Albisteak
Emakume Txokoak ikasturte amaierako topaketa egingo du ekainaren 7an
Topaldi-jaialdia Emakume Txokoan izango da, 18:00etan.
Arrasateko Udalak Uarkaperen 25. urteurrenaren egitaraua aurkeztu du
Ekainetik abendura bitarteko egitaraua antolatu du, eta pilota, kultura eta gimnasia uztartu.
Ingurumen Eskolak “Energia hiri jasangarrian” erakusketa aurkeztuko du ekainaren 5ean.
Erakusketa ekainaren 4tik 16ra egongo da ikusgai Kulturateko klaustroetan.
Udaleko Osoko Bilkurak oraindik aldatu barik zeuden azken tasak eguneratzea bozkatuko du datorren astean egingo den osoko bilkuran
2024-2025 ikasturteko ikastaroek % 3ko igoera izango dute, INEk 2023ko apiriletik 2024ko apirilera ezarritako hazkundea, hain zuzen ere, eta eragina izango du ingurumen hezkuntzako, euskaltegiko eta kirol ikastaroetako tasetan. “2015-2023 epealdian KPIa % 21 igo den bitartean, tasak ez dira igo, eta, horren ondorioz, zerbitzu horien defizit ekonomikoa geroz eta handiagoa izan da” Ogasun batzordeburuaren esanetan.
Haurren Kontseiluak ikasturteko azken saioa egin zuen joan den egubakoitzean Monterron parkean
2023-2024 ikasturteko ibilbidearen balorazioa eta ospakizun jolasak egin ostean, hamaiketako batekin amaitu zuten goiza.
Arrasateko Udalak UDAIXE 2024 aurkeztu du, nerabeei zuzendutako udako egitaraua
Uztailaren 1etik 18ra izango da, eta egitaraua nerabeekin batera osatu da
Arrasateko Udalak jakinarazi du zein suertatu den Mondra&Roll jaialdirako 100 sarreren irabazle
Irabazleek, sarrerak, BAZen jaso beharko dituzte, bihartik aurrera
Arrasateko Udalak, barraken ordez, puzgarriak eta jolasak jarriko ditu San Juanetan
Aurten Arrasateko Udalak esfortzu gehigarria egin du haur programazioa indartzeko. San Juan jaiak iraun bitartean, egunero izango da haurrentzako entretenimendu egitarauren bat. Egitarau osoa, baita haurrena ere, ekaineko lehen astean iragarriko da.
Hasi da atzera kontaketa: 2024ko San Juan jaiek badute kartel irabazlea
Lehiaketa Eider Abarrategi Garay arrasatearrak irabazi du, “Sustraiak errotuz, San Juanak bultzatuz” lanarekin.
Zaldibarren egoera txarrean dagoen zuhaitz bat botako dute bihar, eguena, segurtasunagatik
Zuhaitza moztuko da eguen honetan, hilak 23, goizeko 10:00etan hasita. Ondorioz, jolas parkea itxita egongo da lanek iraun bitartean.
Arrasateko Udalak izen-emate epea ireki du desfibriladoreak erabiltzeko boluntarioen sarea sortu eta doako formazioa jasotzeko
Arrasate herri kardio-babestua izateko ezinbestekoa izango da herrikideen parte hartzea, boluntarioen sarea sortzeko.
Arrasateko eta Elorrioko udalek euren borondatea adierazi dute, N-636 errepidearen trazadura eraberritzeko lanetan, aukerarik egokiena aztertzeko
Elorrio eta Kanpazar arteko N-636 errepidearen trazadura eraberritzeko, lau alternatiba aurkeztu ziren, eta Gipuzkoako eta Bizkaiko foru aldundiek hautua egin dute proiektu baten alde, baina Elorrioko eta Arrasateko udalen ikuspuntua aintzat hartu barik. Egoera horren aurrean, Arrasateko alkate Maider Morrasek eta Elorrioko alkate Julene Lazkanok adierazpenak egin dituzte Kanpazar gainean.
Arrasateko Kirol Orientazioko Zerbitzuak deialdi irekia egin du maiatzaren 28rako
Proiektua kokatzen da Osasun Ekosistema indartzeko asmoen artean. Deialdiaren hitzordua maiatzaren 28an izango da, 10:30ean Musakolako kiroldegian. Aurrez izena eman beharko da.
Arrasatek ‘Erremontari Herriz Herri’ jaialdian parte hartuko du
Partida irailean izango da Uarkape frontoiaren 25. urteurrenaren ospakizuneko egitarauaren barruan
Herriko ikasleak bildu dira ikasturtean egindako ekintzen balorazioa egiteko
Eskolako 2030 Agenda proiektuan askotariko ekintzak egin dituzte energia eta hiri jasangarriaren alorrean.
Arrasateko Udalak 730 zuhaitz eta zuhaixka landatu ditu urtarril eta otsail artean
Zuhaitz landaketekin batera, basotxoak eta txorko arteko berdegune berriak sortu dira hirigunean, “natura Arrasateko hirigintzan txertatu eta berdatzeko”. Udal korporazioak kokatu ditu aldaketa klimatikoaren arazo globalari tokian tokitik aurre egiteko, eta hirigintza ekologiko eta atseginago baten aldeko politiken artean.
Aniztasun Mahaiko eragileek 2024ko Aniztasun Astearen egitaraua iragarri dute
Maiatzaren 15etik ekainaren 1era arteko egitaraua aurkeztu dute
Gurasoentzako hitzaldiak teknologia berrien inguruan
Udaleko Prebentzio Zerbitzuak hitzaldi bi antolatu ditu gurasoentzat teknologia berrien inguruan
Europar Parlamenturako hauteskundeetako hauteskunde mahaietako zozketa egin da, eta dagoeneko kontsultatu daiteke udalaren webgunean
Hauteskunde mahaira bertaratu beharko dira soilik udal langileen jakinarazpena jasotzen duten hautesleek.
Arrasate herri kardiobabestua izango da aurrerantzean, Arrasateko Udalak 17 desfibriladore instalatuta
Desfibriladoreak eremu publikoan jarriko dira, eta Arrasateko auzo guztietan bat izango da gutxienez.
Datorren zapatuan, maiatzak 18, Loreen eta ortuko landareen azoka berezia Seber Altube plazan
Azokaren ordutegia: 9:00-14:00. Azokarekin batera, “Birakolore” kale antzerkia izango da 11:30ean hasita.
Arrasateko Udalak 100 sarrera zozketatuko ditu Mondra&Roll jaialdira joateko
Zozketarako izen ematea jada zabalik da maiatzaren 21era arte (hura barne). Irabazleak maiatzaren 27tik aurrera emango dira ezagutzera.
Zerrajerako ezponda konpontzeko, Arrasateko Udalak 2023ko gerakina erabiliko du
Arrasateko Udala Zerrajerako ezponda konpontzeko proiektua idazten ari da apirilaren 19az geroztik. Konponketa lanen aurrekontua 300.000 €-koa izango da eta ekainean onartuko den kreditu aldaketan jasoko da.
Arrasateko XX. Udaberriko Musikaldia egubakoitz honetan, maiatzak 10, hasiko da
Kontzertuak izango dira San Frantzisko elizan eta Juan Arzamendi Musika Etxearen auditoriumean, eta sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.
EKKO (Eskola-Komunitatea-Kirola-Osasuna)
Ikasturte honetan ere martxan da EKKO programa, eta, hura garatzeko, elkarlanean ari gara Arrasateko Udala, Arrasate Herri Eskola, Arizmendi Ikastola, Txatxilipurdi, Leintz Eskola Kirola eta San Juan de Dios Ospitalea.
Arrasateko Udaleko Sexologia Zerbitzuak saio batzuk antolatu ditu gurasoentzat sexualitatearen inguruan.
“Familian sexualitateaz hitz egiten” izenburupean
Arrasateko Udal Bibliotekak 2023ko memoria txostena aurkeztu du
Txostenak jasotzen ditu: Kulturateko eta Santa Marinako liburutegien 2023ko jarduerak, ekintzak eta erabilera datuak.