Haurren Kontseiluak Arrasate hobetzeko proposamenak partekatu ditu.
2026/11/18Arrasateko Udala Haurren Kontseiluko ordezkariekin bildu da gaur goizean, haien proposamenak eta kezkak ezagutzeko eta herriari buruzko ideiak partekatzeko. Maider Morras alkatea eta Gladys Urizar Gazteria zinegotzia izan dira bileran.
Arrasateko Udala Haurren Kontseiluko ordezkariekin bildu da gaur goizean, haien proposamenak eta kezkak ezagutzeko eta herriari buruzko ideiak partekatzeko.
Jolas-parkeak, kirola egiteko eremuak, kaleen garbitasuna eta euskararen erabilera izan dira landutako gaietako batzuk.
Horrez gain, Udalak bi erronka proposatu dizkie: Monterronen zer egingo luketen pentsatzea eta eguneroko erosketetan euskararen erabilera nola sustatu daitekeen aztertzea.
Haurren Kontseilua haurren parte-hartzea sustatzeko eta haien iritziak eta proposamenak Udalari helarazteko gunea da. Izan ere, haien ahotsa entzutea eta kontuan hartzea ere bada Arrasate guztion artean eraikitzea.