Arrasatek bihotz-babeserako boluntarioen sarea indartu nahi du, herritarrei doako prestakuntza berriak eskainiz.
2026/11/23
Arrasateko Udalak eta Bexen Cardio enpresak 2024an jarri zuten martxan herria bihotz-babesteko proiektua. Ekimenaren bidez, 17 desfibriladore instalatu ziren, urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan erabilgarri daudenak, eta 200 herritar baino gehiago trebatu ziren haien erabileran.
Orain, proiektu hori sendotzen jarraitzeko eta boluntarioen sarea berraktibatzeko asmoz, Udalak doako prestakuntza-saio berriak jarri ditu herritarren eskura. Helburua da ahalik eta herritar gehienek desfibriladoreak erabiltzen eta bihotz-geldialdi baten aurrean esku hartzen jakitea.
Bi orduko prestakuntza praktikoak
Ikastaroek bi orduko iraupena izango dute, eta desfibriladorearen erabilera eta bihotz-biriketako bizkortzearen aplikazioa landuko dira. Parte-hartzaileek Arrasaten instalatuta dauden desfibriladore berberekin egingo dituzte praktikak, gailuak ezagutzeko eta haien erabilerara ohitzeko.
Bi prestakuntza mota eskainiko dira: birziklapeneko saioak, azaroaren 24tik abenduaren 9ra, eta hasierako prestakuntzak, abenduaren 10etik 17ra.
Goizez eta arratsaldez, hainbat gunetan
Herritar guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten, saioak goizez zein arratsaldez egingo dira, Kulturaten, Etxaluzen, Musakolan eta Toki Argin. Prestakuntzak euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko dira.
Nola eman izena?
Izena emateko, esteka honetan sartu eta norberari ondoen datorkion saioa aukeratu behar da. Bertan kontsultatu ahal izango dira egunak, ordutegiak, lekuak eta hizkuntza.
Bestela, Udaleko BAZ zerbitzura ere deitu daiteke, 943 25 20 00 telefono zenbakira.