Santamas eguneko esku pilota partidurako sarrerak azaroaren 27an jarriko dira salgai online, eta abenduaren 2an Uarkapeko leihatilan

2026/11/26

Santamas eguneko esku pilota jaialdia abenduaren 22an izango da, asteartea, Uarkape pilotalekuan. Jaialdiko kartela datorren astelehenean, azaroaren 30ean, zehaztuko da.

Sarreren salmenta bi modalitatetan egingo da: 600 sarrera online jarriko dira salgai azaroaren 27an, eta beste 400 abenduaren 2an erosi ahal izango dira Uarkapeko leihatilan.

Sarrerak internetez azaroaren 27an

Sarreren lehenengo salmenta online egingo da, azaroaren 27an, ostirala, 16:00etatik aurrera. Guztira, 600 sarrera jarriko dira salgai, www.entradasfronton.com webgunearen bidez.

Abenduaren 2an, aurrez aurreko salmenta Uarkapen

Sarreren beste zatia aurrez aurreko salmentara bideratuko da. Hala, 400 sarrera erosi ahal izango dira abenduaren 2an, asteazkena, Uarkape pilotalekuko leihatilan, 17:00etatik aurrera.