NAN-a eta pasaportea berritzeko zerbitzua Kulturolako tunelera lekualdatuko da.

2026/11/25
Abenduaren 1erako hitzordua duten herritarrek Kulturolako tunelera joan beharko dute, eta ez Arizmendiarrieta plazara. Hurrengo hitzorduak ere kokaleku berri horretan eskainiko dira.
NAN-a eta pasaportea berritzeko zerbitzua Kulturolako tunelera lekualdatuko da.

Abenduaren 1etik aurrera, Arrasaten NANa eta pasaportea berritzeko Polizia Nazionalak eskaintzen duen zerbitzua Kulturolako tunelean emango da, Arizmendiarrieta plazan beharrean.

Lekualdaketa Polizia Nazionalak eskatutako baldintzak betetzeko egin da, bertaratzen diren langileen lan-baldintzak hobetzeko eta herritarrei arreta egokiagoa eskaintzeko.

Espazio berriak itxaroten dauden herritarrentzat baldintza hobeak izango ditu, bereziki adinekoentzat edo mugikortasun-zailtasunak dituztenentzat; izan ere, aterpe-guneak eta eserleku egokiak izango ditu.