Literatura solasaldiak

Literatura solasaldiak

78326559-3b7e-42af-8c94-fe6ff4ae7e2b.jpeg 

Izena emateko sakatu hemen.

  

Programazioa 2023-2024

 

literatura 2020-2021

  • Urriaren 19an, eguena: ‘Kale gorriko umeak’, Pier Paolo Pasolini
  • Azaroaren 23an, eguena: ‘Natasha’, Koldo Almandoz eta Aritz Trueba
  • Abenduaren 14an, eguena: ‘Poema liburu bat ’ + 'Lerro etena', Angel Erro
  • Urtarrilaren 25ean, eguena: ‘Beirazko kanpaia’, Sylvia Plath
  • Otsailaren 22an, eguena: ‘Lurraz beste’, Garazi Arrula
  • Martxoaren 21ean, eguena: ‘Bihurguneko nasa’, Uxue Apaolaza
  • Apirilaren 25ean, eguena: ‘Ura saltoka’, Juan Kruz Igerabide
  • Maiatzaren 30ean, eguena: ‘Basa’, Miren Amuriza

Ordutegia: 18:00-20:00
Koordinatzailea: Alex Gurrutxaga

 

Literatura solasaldien funtzionamendua

 

Hilero taldeko partaideak elkartzen dira, aldez aurretik irakurri duten liburu baten gainean berba egiteko. Koordinatzaile batek saioak bideratzen ditu, eta batzuetan liburuen egileek ere parte hartzen dute. Biblioteka saiatzen da aukeratutako liburuaren hainbat ale lortzen, taldekideek maileguan eraman ditzaten.

Solasaldiek aukera ematen dute egile eta estilo literario desberdinak ezagutzeko. Orokorrean, taldeko iritziek asko aberasten dute norberak liburua irakurri duenean jasotako inpresioa. Jakin ezazu ez zaudela behartuta berba egiten, eta liburua bukatu barik ere etorri zaitezkeela.

Doako jarduera honetan aldez aurretik izena eman behar da. Plaza mugatuak daude, hemen dituzu argibideak.

 Historikoa

 

>> Solasaldiak euskaraz <<