Gabonetako lehiaketako irabazleak

Gabonetako lehiaketako irabazleak

BIBLIOTEKAKO-GABONETAKO-LEHIAKETA-SARIBANAKETA-2026.jpg

BADAUZKAGU IRABAZLEAK!

Haurren kategorian:

  • Julen Carrasco
  • Aimar Castillejo
  • Markel Usabel

Helduen kategorian:

  • Martxel Bengoa
  • Mate Gorosabel
  • Maria Dolores Navarro

Eta hona hemen erantzun zuzenak:

  1. Arrasatek tradizio meatzari handia izan du. Horren erakusle da irudiko baseliza, meatzarien kofradiaren egoitza izan zena Erdi Arotik 1950 arte. Meatzerreka auzoan dago eta egurrezko ganga ederra dauka. Nola du izena ermitak? ERANTZUNA: San Balerio
  2. Herriko festa nagusiez gain, auzo eta kale askotan ere jai propioak ospatzen dira urtean zehar. Zein auzotan antolatzen da ‘Saguzarraren jaitsiera’?  ERANTZUNA: Gelma edo Elma
  3. 2025ean herriko elkarte baten urteurrena ospatu da. 1985ean AEDren baitan sortu zen eta hamarkada bat geroago elkarte gisa eratu zen. Emakumeen aukera eta eskubide berdintasunaren alde lan egiten du, bizikidetza bultzatuz eta euskara erdigunean jarriz. Nola du izena elkarte honek? ERANTZUNA: Ekin emakumeak
  4. Arrasateko euskaran badauzkagu berba propioak. Nola esango zenuke arrasatearrez ‘horia’? ERANTZUNA: Larua edo larue
  5. XV. mendean, oinaztarren eta ganboatarren arteko leinu guden ondorioz, Arrasate erabat suntsitu zen herriak sekula jasan duen erreketarik famatuenean. Zein urtetan gertatu zen? ERANTZUNA: 1448
  6. Arrasate mendiz inguratuta dago, tartean Udalatx (1.120 m), Murugain (778 m), Labasur (677 m), Kurtxetxiki (531 m) eta Olondimendi (419 m). Ondoko argazkia zein tontorretatik atera da? ERANTZUNA: Kurutzetxikitik
  7. 1930 urte inguruan gasolindegi bat jarri zen Portaloian. Bertan emakume ezagun batek lan egin zuen 1964tik itxi zen arte, 1985ean. Nola zuen izena emakumeak? ERANTZUNA: Juanita (Muñoz)