Guneak

Bilduma eta zerbitzuak

 

HELDUEN BIBLIOTEKA

 

HAUR ETA GAZTE BIBLIOTEKA

SANTA MARINAKO AUZO BIBLIOTEKA

 

 

HELDUEN BIBLIOTEKA

 

Irakurketa eta kontsulta. Bilduman hainbat gairen inguruko informazioa aurkituko duzu. 

Literatura

Ezagupenak

N Narratiba
P Poesia
A Antzerkia
E Saiakera
K Komikia
AUD Audioliburua




0 Hiztegiak. Entziklopediak. Informatika
1 Filosofia. Psikologia
2 Erlijioak
3 Gizarte zientziak. Soziologia. Zuzenbidea. Politika. Hezkuntza
5 Zientzia hutsak. Matematika. Fisika. Kimika. Biologia
6 Medikuntza. Sukaldaritza. Enpresa
7 Artea. Kirolak
8 Hizkuntzalaritza. Literatura
9 Geografia. Historia
B Biografiak

 

Bideoteka. Filmak eta zinemari buruzko liburu eta aldizkariak. Bideoak bibliotekan bertan ere ikusi ditzakezu.

Sailkapena

F Egunko filmak
KLA Film klasikoak
D Dokumentalak
ING Speak up
L Laburmetraiak
T Telesailak

 

Fonoteka. CDak eta musikaren inguruko DVDak, liburuak eta aldizkariak aurkituko dituzu.  Musika entzuteko gailuak ere badituzu bertan.

 fonoteka

Sailkapena

Arrasateko musika, Rock, Pop, Punk Rock, Heavy, Reggae, Ska, Rap, Hip-Hop, Americana, Blues, Soul, Funky, Klasikoa, Jazz, Chanson, Melodikoa, Kantautoreak,  World Music, Euskal Herria, Afrika, Arabiarra, Fadoa, Brasil, Flamenkoa, Karibea, Mexiko, Tangoa, Pakistan, India, Zelta, Soinu bandak, Erlaxazioa eta Gabon kantak.

 

Hemeroteka. Egunkariak eta gai askotako aldizkariak topatuko dituzu. Prentsa Internet bidez ere irakurri dezakezu.

hemeroteka

 

 

 

 

  

Informatika Gunea. Ordenagailuak erabiltzeko, alta eman behar duzu zerbitzuan. 25 saio dituzu hilean, ordubetekoak. Doakoa da, inprimatzea izan ezik. Eskanerra ere badago. Ordenagailuak aldez aurretik ere erreserbatu ditzakezu.ordenagailuak

Bestalde, wifi zerbitzu librea erabili dezakezu.

 

 

 

Tokiko Bilduma. Sail honetan biltzen ditugu Arrasate eta bere inguruarekin lotutako dokumentuak: liburuak, aldizkariak, argazkiak, kartelak, bideoak eta musika grabazioak. Bilduma hau osatzeko garrantzitsuak dira partikularren emariak. Informazio gehiago +

 

Fotokopia autozerbitzua. Bibliotekan saltzen den txartel batekin funtzionatzen du.

 

HAUR ETA GAZTE BIBLIOTEKA

haur bibliotekaHemen aurkituko dituzu haur eta gazteentzako informazio liburuak, literatura, musika, ordenagailu jokoak eta pelikulak. Ordenagailuak ere badaude eskolako lanak egin edo jolasteko.

Haurtxoteka gunea dago 5 urtetik beherako haurrek gurasoekin irakurketaz gozatzeko.

 

SANTA MARINAKO AUZO BIBLIOTEKA

Santa Marina auzoan ere haur eta gazteei zuzendutako zerbitzua daukazu. Santa Marina auzoko biblioteka