Tokiko bilduma
ARTXIBOAK
Zenbait arrasatearren artxiboak ditugu bibliotekan.
- Jose Letona Arrietaren artxiboa
- Juan Carlos Guerraren artxiboa
- Juan Leibar Guridiren artxiboa
- Jose Maria Urangaren artxiboa
VASCO-NAVARRO TRENA ARRASATEN
2018an ehun urte bete ziren Vasco-Navarro trena Arrasatera heldu zela. Gure historiaren pasarte hori gogoratzeko, Arrasateko Udal Bibliotekak dokumental bat egin du.
ARGAZKI BILDUMA
Jose Letona Arrietaren artxibo pertsonaleko argazki sorta bat aurkituko duzu bilduma honetan.
Argazki bilduma osoaren aurkibidea hemen kontsulta dezakezu.
KARTELAK
Herriko jaietako kartelen bilduma osatzen ari gara.
ARRASATEKO HERRI HIZKERA ETA AHOZKO ONDAREA
Arrasate Debagoieneko herririk haziena da. Leintz bailarako beste herriekin (Eskoriatza, Aretxabaleta eta Leintz Gatzaga) hartu-eman handia izan du mendeetan, eta oso lotuta daude hainbat arlotan, hizkera barne. Izan ere, esan daiteke euskara berbera erabiltzen dugula lau herriotan.
Ahotsak-en web orrian entzun eta ikusi ditzakezu herriko ahotsak.