Ez donk amaitu!

Punk mugimendua, R.I.P. taldeko lagunak eta 80ko hamarkada gogoratzeko ekimena.

Erakusketa hau 80ko hamarkadako Arrasatera leiho bat izan zen. Panelen bidez, musikaz gain, hamarkada horretan arlo desberdinetan eman ziren ezaugarri eta mugarri nagusiak jaso ziren: ekonomikoa, politikoa, soziala, hirigintza, feminismoa, euskara, drogak, okupazioak, nuklearren aurkakoak, antimiliak, fanzineak eta abar. 1980 eta 1989 artean zuzenean jo zuten 28 banda detektatu zituzten, eta horietako 21en audioak aurkitu ere.

Erakusketa osatzeko hainbat jarduera antolatu ziren: zinema proiekzioak, mahai-inguruak, kontzertua, Biona tabernara bisitak (RIPen eta garai hartako Arrasateko punken topagunea) eta irakurketa gida udal bibliotekarekin elkarlanean, Euskal Herriko punk eta 80ko inguruko liburu proposamenekin.

 

erakusketako panelakerakusketako kartelakmusika taldeak80ko urtiekbiona tabernairakurketa gidarocka eta euskararocka eta feminismoarockanrola drogie donk