"Vasco-Navarro trena Arrasaten" dokumentala

2018an ehun urte bete ziren Vasco-Navarro trena Arrasatera heldu zela. Gure historiaren pasarte hori gogoratzeko, Arrasateko Udal Bibliotekak dokumental bat egin du.

Trena Arrasaten

 

Vasco-Navarro trenak lotu zituen Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa, 143 kilometroko burdinbidearekin. Leku bakoitzean jendeak izen bat eman zion: Transarlabaniano, Trenico, Cangrejero...

Obrak 1887an hasi eta 40 urtez luzatu ziren, arazo ekonomiko eta tekniko ugari sortu zirelako. Oztopoak gaindituta, oso tren modernoa eta garrantzitsua izan zen bere garaian; komunikazioa eta industria garapena bizkortu zituen, eta zeharo aldatu zuen herritarren bizimodua. Azkenengo joan-etorriak 1967an egin zituen.

Arrasateko bibliotekatik proposatzen dugu bidaia bat egitea tren horren historian zehar.

 

 

 

 

 Online ikusi dezakezu

 

 play list trena

 

 DVDa maileguan eraman dezakezu

 

Trenaren DVDa

 

Emanaldiak Kulturaten

 

  1. Maiatzak 6, astelehena, 19:00etan Areto nagusian
  1. Maiatzak 7, asteartea, 19:00etan Areto nagusian