Biblioteka etxera

Zer da Biblioteka etxera?

 Arrasateko Bibliotekak eskaintzen duen doako zerbitzu bat da. Liburutegira gerturatzeko zailtasunak dituzten herritarrei liburuak eta bestelako materialak etxera eramatea da helburua.

 Nork erabili dezake?

 Arrasaten bizi diren herritarrek, honako baldintzetako bat betetzen badute:

  • 80 urte edo gehiago izatea.
  • Mugikortasun arazo justifikatu bat izatea.

 Nola funtzionatzen du?

 Lehenengo, izena eman behar duzu Arrasateko Bibliotekan edo online hemen.

 Ondoren, dokumentuak eskatu ditzakezu etxean jasotzeko. Horretarako telefonoz deitu dezakezu, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara, edo eskaera online egin.

Astebeteko epean zure etxera eramango ditugu, eta mailegu epea bukatzerakoan, gu pasatuko gara jasotzera.

Araudia

  1. Biblioteka etxera zerbitzuaren erabiltzailea izateko Arrasaten bizi behar da eta gainera honako baldintzetako bat bete behar da:
  • 80 urte edo gehiago izatea
  • Mugikortasun murriztua izatea, behin-behinekoa edo behin betikoa (gaixo kronikoak, ezintasun fisikoa dutenak, eriondo daudenak, etab.)
  1. Bibliotekako bazkide izan behar da, eta Biblioteka etxera zerbitzuan izena eman behar da. Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  • NAN, NIE edo pasaportea.
  • Erabiltzaileak ordezkari bat izendatzen badu, ordezkariaren NAN, NIE edo pasaportearen fotokopia.
  • Mugikortasun arazoa egiaztatzen duen ziurtagiria, behar den kasuetan.
  1.  Zerbitzuaren erabiltzailearen edo haren ordezkariaren datuetan aldaketarik egonez gero, bibliotekari jakinaraziko zaio.
  1.  Bazkide txartela pertsonala da eta ezingo zaio beste inori utzi.
  1.  Etxez etxeko banaketa eta jasotzea astean behin egingo da, eta erabiltzaileak konpromezua hartuko du etxean egoteko bibliotekak zehaztutako ordutegian.
  1.  Gehienez hartu ahal izango dira maileguan 3 liburu, 3 DVD, 3 CD eta 3 aldizkari, 21 egunetako epearekin.
  1.  Liburuen mailegua luzatu daiteke, beti ere erreserbarik ez badu.
  1. Erabiltzailearen etxera joan aurretik biblioteka jarriko da harremanetan erabiltzailearekin hitzordua zehazteko eta zein liburu eraman edo jaso behar diren jakiteko.
  1.  Erabiltzaileak maileguan dituen dokumentu guztiak batera eraman eta jasoko dira,  mailegua luzatu egin zaizkienak salbu.
  1.  Erabiltzaileak ez baditu itzulketa epeak errespetatzen, hainbat egunetan ezingo du zerbitzua erabili.
  1.  Erabiltzaileak bibliotekak eramandako liburuak ondo zainduko ditu. Hondatu edo galtzen baditu, berriak erosi beharko ditu.
  1.  Maileguan eramandako dokumentuen erregistro bat eraman dezake bibliotekak, beti ere zerbitzu hobea bermatzeko.
  1.  Biblioteka etxera zerbitzuaren erabiltzaileak zerbitzuaren araudia onartzen du. Bete ezean, zerbitzua eten dakioke.