Bihotzero (Literatura solasaldia)

Maider Agirre


(Idiazabal, 2015)

 

eskuragarri

Erronka handia da egun, oraindik ere, auto-argitalpenaren bidea hartzea, liburu bat plazaratzeko prozesuaren urrats guztiak egileak berak bere gain hartzea. Hala ere, euskaraz ez da autoediziorik inoiz falta izan, eta egun ere tarteka-tarteka iristen zaigu alerik. Kasu batzuetan, autoedizioaren bideak forma edo edukiaren aldetik arriskuak hartzeko aukera ematen du. Gaur aurkeztuko den Bihotzero izan liteke horren adibide bat.

Maider Agirre Gurrutxagak idatzi du Bihotzero nobela, plazaratuko duen lehen lana, eta bide horretan hainbat lagunen kolaborazioa izan du ere: liburuak forma berezia hartu du Idoia Beratarbide Arrietailustratzaileak eginiko hogei irudiei esker.

Kritikak:

Zuloak eta orbainak. Iraitz Urkola, Berria 2015-11-15

Sormena eta egia, zuloak estaltzeko. Danele sarriugarte, Gara 2015-07-18

Koordinatzailea: Yurre Ugarte