Eszterren ondarea / Sándor Márai (Literatura solasaldia)

Eszterren ondarea / Sándor Márai (Literatura solasaldia)

Nobela honetan Eszterrek bisita bat gogoratzen du, eta etxera etorri zitzaion pertsonaia sail baten bidez -Lajos, Eszterren aspaldiko maitalea, besteak beste-, bere bizitzaren filma ematen digu. Lajosek Eszter maite omen zuen, baina haren ahizpa Vilmarekin ezkondu zen azkeneko orduan. Alargundurik, ordea, hogei urteren buruan, Lajosek «bere hurbilean» bizitzera joateko eskatu zion garaia ekartzen du gogora Eszterrek.

Nobela hau, XX. mendeko harri bitxi bat, 1939an argitaratu zen, Azken hitzordua baino hiru urte lehenago, eta han agertuko ziren hainbat osagai erabili zituen hemen ere Sándor Máraik: denbora luze baten ondoren bi pertsona elkartzea nolakoa izaten den —«lehenbiziko elkartzeak baino askoz kilikagarri eta misteriotsuagoak izaten dira tarte luze baten ondokoak»—, lege misteriotsu batek bi pertsonaren artean ezartzen duen lotura edo lotura eza, hildakoen indar berezia… Pertsonaien erretratu psikologiko bikaina egiten du hemen ere autore hungariarrak. Oraingoan, emakume bat dugu narratzailea, Eszter hain zuzen, eta haren kontakizunak estutasunean edukiko du irakurlea amaiera arte, eta luzexeago ere bai, beharbada.

Koordinatzailea: Alex Gurrutxaga

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…