Gure etxeko kontuak / Natalia Ginzburg (Literatura solasaldia)

Hau da, dudarik gabe, Natalia Ginzburgen libururik adierazgarrienetako bat. Bere familiaren "lexikoa" du oinarri, axalean behintzat; baina batez ere hitzek, esaldiek, esaerek gogora ekartzen dizkioten gertaerak kontatuko dizkigu, horrek sortzen etxeko giroa adierazteko. Natalia Ginzburgen liburuak irakurtzean berehala konturatzen gara oso hurbileko kontuak eta giroak berpizten dituela: horrela lortu zuen familia-kronikak osatzen dituzten lehengaiak erabiliz, hots, heriotzak, jaiotzak, senargai-andregai aldiak, ezkontzak, garai zail batean "faxismoaren gorakada, bigarren mundu-gerra", Levi familiak eta haren ingurukoek (Pavese, Olivetti. . . ) bizi izan zituen gorabeherak kontatuz, garai hartako familiako giro berezia, hitzek ekartzen dizkioten oroitzapenen bidez, guri biziaraztea.

Koordinatzailea: Alex Gurrutxaga

Informazio gehiago