Su zelaiak (Literatura solasaldia)

Mikel Peruarena


(Susa, 2014)

 

eskuragarri

Frantziako Armadak 1914ko udan gerrara deitu zituen euskal gazteak ere. Hilabete gutxi batzuetako kontua izango zela uste zutenak tronpatuta zeuden, ordura arteko gerra odoltsuena bilakatuko baitzen, 60 milioi pertsonaren mobilizazioarekin eta teknologia militar berrienarekin.

Baionako Infanteriako 49. Erreximenduaren ibilerak aletuz, krudelkeria neurririk gabeko haren kontakizun gordina dakar Mikel Peruarena Ansaren bigarren nobelak. Soldadu saldoa duzu protagonista, infernuko zelaietan sarraski kolektibo batean kiskalia. Eta soldadu haien guztien artean da Filipe Luro ikazkina ere, Arnegiko basoetan txondorren aldamenean tabakoa landatzen zuen huraxe bera, orain lubaki lokaztuetan Maitenaren gutunen esperoan dagoena.

Kritikak:

Historia baino gehiago, Iratxe Esparza. Gara, 2016/04/09

Su zelaiak, Joxe Aranzabal. Faroa, 2014/11/10

Koordinatzailea: Garazi Arrula Ruiz