Materialen emaria Arrasateko Udal Bibliotekari

Materialen emaria Arrasateko Udal Bibliotekari

Materiala ematen duen pertsonak, bere izenean jardunez, formularioan atxiki diren materialen egile edota eskubideen titular gisa

ADIERAZTEN DU:

 

  • Lehenengo: aipatutako materialen erreprodukzio, banaketa, komunikazio publiko eta eraldaketarako eskubideak hartzen dituzten ustiapen-eskubideak doan lagatzen dizkiola Arrasateko Udalari, denbora-mugarik eta esklusibotasunik gabe, edozein banaketa, euskarri, formatu eta hedabidetan mailegatu eta linean zabaltzeko. Transformaziotzat jotzen da materialak kontsultarako doako datu-baseetan sartzea edo materialak hedatzeko beharrezkoak diren formatuetara egokitzea.

Lagatako materialen gaineko eskubide moralen eta jabetza intelektualaren ustiapenaren titulartasuna egilearena da.

Lagapen modalitatea jabari osokoa da Arrasateko Udalarentzat, printzipioz, izaera mugagabean.

 

  • Bigarren: onartzen duela materialak erabiltzaileen eskura jartzea, soilik erabilera pribaturako edota ikerketa edo hezkuntzarako. Era berean, Udalak ez du bermatzen eta ez du bere gain hartzen pertsona horiek materialak erabiltzearen ondoriozko erantzukizunik.

Egilearen jabetza intelektualaren eskubideak babesteko, Udalak gehitu ahal izango ditu artxibo digitaletan babes neurri teknologikoak.

 

  • Hirugarren: agiri honetan aurreikusten ez den guztirako, lagapena arautuko dutela Jabetza Intelektualaren Legearen testu bateginak (apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua), Euskal Kultura Ondarearen Legeak (maiatzaren 9ko 6/2019) eta aplikatu beharreko gainerako legeek.