Gomendatutako musikaren audioak

Gomendatutako musikaren audioak

BÉLA FLECK & ABIGAIL WASHBURN
Béla Fleck & Abigail Washburn (FOLK)

Bi banjo, bluegrass-a eta folk-a dira disko honen zutabea, abeslariaren lan itzela gehituta, noski. Folk diska onenaren azken Grammy saria.

***

22, A MILLION
Bon Iver (FOLK)

Folk sintetikoa, lirikoa eta malenkoniatsua. Bost urte ondoren, Justin Vernon musikoaren bilakaerak ez zaitu epel utziko. Agian.

***
Leonard  Cohen

YOU WANT IT DARKER
Leonard Cohen (POP)

Pop-aren poetaren azken lana. Hil aurreko testamentu musikal honetan, tonu ilunekoa, betiko letra sarkor eta zirikatzaileak aurkituko ditugu.

***
OM
Izaro (FOLK-POP)

Gazte mallabitarraren lehen lan honetan erritmo garden eta melodia goxoez beteriko abestiak izango ditugu entzungai, freskotasunez beteriko ahotsak zipriztinduta.

***
TABULA RASA
Willis Drummond (ROCK)

Geldialdi baten ondoren indartsu itzuli da iparraldeko taldea bere bosgarren diskarekin, ohikoak diren melodia zainduak eta erritmo indartsuak izango direlarik ezaugarri nagusiak.