Daisy audioliburuak

Daisy audioliburuak

Daisy formatuak audioliburuen nabigazioa hobetzen du, eta hainbat kolektiborentzat irisgarriagoak bihurtzen ditu. Audioliburu hauek liburua audio-formatuan nahiz testu-formatuan dute, eta, horri esker, erraz nabigatu daiteke liburuan zehar.

Edukiak modu sinkronizatuan erreproduzitu daitezke eta horrek mesede egiten die dislexia moduko ikaskuntza-nahasmenduen ondorioz idatzizko informazioa ulertzeko arazoak dituzten pertsonei.

Hemen kontsulta ditzakezu eLiburutegian dauden Daisy formatuko liburuak.

Gainera, liburutegiak Daisy formatuan irakurtzeko konfiguratutako tabletak ditu. Maileguan eraman daitezke etxera, audioliburu horiek probatzeko eta ezagutzeko.

 

zer da daisy2.jpgdaisy eliburutegian1.jpgtabletak mailegurako.jpg