Filmak audiodeskribapenekin
Filmak audiodeskribapenekin
Zinema gustuko dutenentzat
Audiodeskribapena komunikazioari laguntzeko sistema bat da. Ikus-entzunezko produkzioetako mezu-hutsuneetan soinu-informazioa tartekatzean datza, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonei hauteman ezin dituzten irudiaren alderdi esanguratsuenak azaltzeko. Iruzkin horiek pertsonaien deskribapenari (keinuak, jantziak, etab.), gertaerak gertatzen diren lekuari eta une bakoitzean garatzen den ekintzari buruzkoak dira. DVD formatuko film batzuetan audiodeskribapenarekin entzuteko bertsioa aukeratu daiteke. Hona hemen gure bideotekako filmak, audiodeskribapena dutenak, liburutegian bertan ikus ditzakezunak edo maileguan eraman ditzakezunak:
• Arrasateko Bibliotekan audiodeskribapena duten pelikulak.
• Sareko biblioteka guztietan audiodeskribapena duten pelikulak.