Arrasateko bibliotekako literatura solasaldiek 25 urte bete dituzte!
2026/11/04
Duela 25 urte hasi genuen ibilbide hau, 2001eko azaroaren 2an hain zuzen. Hasieran euskarazko eta gaztelaniazko solasaldiekin baina, denborak aurrera egin ahala, haziz joan gara. Gaur egun euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko saioak eskaintzen ditugu, baita komiki solasaldiak ere, euskaraz zein gaztelaniaz. Gainera, udazken honetako nobedade bezala, umeen irakurle taldeak sortu berri dira.
Urte hauetan zehar dinamizatzaile desberdinak izan ditugu, eta guztiengandik asko ikasi dugu. Gauza bera esan dezakegu gonbidatu gisa etorri zaizkigun idazle, ilustratzaile eta itzultzaileez ere.
Baina, batez ere, eskerrak eman nahi dizkizuegu gure solaskide izan zaretenoi, urte hauetan guztietan biblioteka bizi bat egitegatik.
25 urte eta beste liburu asko zain!