'Hostoz hosto erantzi' erakusketa

'Hostoz hosto erantzi' erakusketa

hostoz hosto Arrasate 1.jpgARAN SANTAMARIA

Ugariak eta anitzak dira Aran Santamaria artista zumaiarrak bisitatutako liburu azokak; zenbat eta bereziagoak orduan eta erakargarriagoak. Eta bertan ikusitako liburu eder horiek gero nola moldatu eta birsortzeko ahaleginean hasi ohi da Aranen irudimena; bera konturatzerako eta eskuekin lanean hasi aurretik, irudimena martxan duela. Papera eta liburuak maite ditu Aranek eta maitasun hori bere lanean nabaria da.

Liburu zaharrak direla eta horiek oinarri hartuta, pop up teknika erabiliz, liburu berriak osatzen ditu Aranek; eta horretarako desplegableak, collageak, zuloak edota hariak bezalako teknika anitzak erabiltzen ditu artistak. Beti ere istorio berriak irudikatuz eta sormen lanak garatuz; paperezko istorioak eraikiz eta paperezko arkitekturan arituz.

'Hostoz hosto erantzi' erakusketak, liburu eraldutuak eta letren inguruko gaiak ditu ardatz.

Programazioa: