STEAM tailerra familientzat

STEAM tailerra familientzat

1.pngMAKINAK GARA

Esperimentazio elektroniko eta digitaleko laborategi bat da. Sorkuntza garaikideko erreferentzietatik abiatuta, elektronika kreatiboko kontzeptu orokorrak landuko ditugu jolas eta esperimentatzeko giro batean. Aurreko esperientziarik ez da behar, bakarrik ikasteko eta jolasteko gogoa!

Dinamizatzailea: ARRAGUA

Adina: 6-11 urte, heldu batekin

Hizkuntza: euskara

Ordutegia: 11:00 - 13:00

Saioak: 2024ko otsailak 17, martxoak 9, apirilak 13, maiatzak 4

Tokia: Kulturate

Izen emate epea: otsailak 6ra arte. Plazak mugatuak dira eta zozketa bidez banatuko dira.