Irakurketa errazeko klubak

Irakurketa errazeko klubak

irakurketa.jpegGaur egun, Arrasateko erakunde hauetako sei taldek esku hartzen dute egitasmo honetan:
- Goyeneche Fundazioa.
- San Juan de Dios – Sagrado Corazon ospitalea.
- Aita Menni ospitalea.
- Aita Menni - Eguneko zentroa.


Urteko plangintzan integratua dute irakurketarako tartea, eta hainbat liburu irakurtzen dituzte.


Elkarlanean aritzen gara guztiekin. Zein liburu irakurri nahi duten esaten digute, eta Bibliotekak behar beste liburu lortzen dizkie. Halaber, mailegu-epeak taldeen
beharretara egokitzen ditugu.


Fundacion Goyenecheko taldeek Bibliotekan bertan irakurtzen dituzte liburuak,
taldeka, koordinatzaile baten laguntzarekin.

:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::

Zer da Irakurketa Erraza?
Irakurketa Errazeko materialak ardura bereziarekin landutako liburuak eta dokumentuak dira, irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonek irakurri eta ulertu ahal izateko.

Zergatik Irakurketa Erraza?
•    Populazioaren % 30ek irakurtzeko zailtasunak dituelako.
•    Irakurketarako sarbidea behar soziala eta eskubidea delako.
•    Irakurtzea gozamena delako, baimentzen baitu ideiak, pentsamenduak eta esperientziak partekatzea.

Nori zuzenduta dago irakurketa erraza?

•    Irakurtzeko ohitura falta dutenei
•    Aldi baterako zailtasunak dituztenei (inmigrazioa, irakurketan berandu hasi direnak, eskolatze urrikoak, ikasteko arazoak dituztenak…)
•    Zailtasun iraunkorrak dituztenei (ezgaitasun intelektuala dutenak…)

irakurketa erraza

 

Zer liburu aurkituko dut?
•    Arrasateko bibliotekan daukagun irakurketa errazeko bilduma kontsultatu dezakezu.
•    Sareko biblioteka guztietan dagoen irakurketa errazeko bilduma kontsultatu dezakezu.