Literatura solasaldiak

Literatura solasaldiak

78326559-3b7e-42af-8c94-fe6ff4ae7e2b.jpeg 

 

>> Klikatu hemen izena emateko <<

  

Literatura solasaldien funtzionamendua

 

Hilero taldeko partaideak elkartzen dira, aldez aurretik irakurri duten liburu baten gainean berba egiteko. Koordinatzaile batek saioak bideratzen ditu, eta batzuetan liburuen egileek ere parte hartzen dute. Biblioteka saiatzen da aukeratutako liburuaren hainbat ale lortzen, taldekideek maileguan eraman ditzaten.

Solasaldiek aukera ematen dute egile eta estilo literario desberdinak ezagutzeko. Orokorrean, taldeko iritziek asko aberasten dute norberak liburua irakurri duenean jasotako inpresioa. Jakin ezazu ez zaudela hitz egitera behartuta, eta liburua bukatu barik ere etor zaitezkeela.

Doako jarduera honetan aldez aurretik izena eman behar da. Plaza mugatuak daude, hemen dituzu argibideak.

 

 

Programazioa 2022-2023

 

literatura 2020-2021

  •  Urriak 27, osteguna: ‘Nirliit’, Juliana Léveillé-Trudel
  • Azaroak 24, osteguna: ‘Eraikuntzarako materiala’, Eider Rodriguez
  • Abenduak 15, osteguna: ‘Euri zitalari esker’, Itxaro Borda
  • Urtarrilak 26, osteguna: ‘Gerezi garaia’, Mikel Santos (Belatz)
  • Otsailak 23, osteguna: ‘Julien Vinsonen hegaldia’, Patxi Zubizarreta
  • Martxoak 30, osteguna: ‘Gauez harrizko zubiaren azpian’, Leo Perutz
  • Apirilak 27, osteguna: ‘Kafe tristearen balada’, Carson McCullers
  • Maiatzak 25, osteguna: ‘Todo modo’, Leonardo Sciascia

Ordutegia: 18:30-20:30
Koordinatzailea: Alex Gurrutxaga

 

 Historikoa

 

>> Solasaldiak euskaraz <<