Mintzoan kux-kux

Mintzoan kux-kux

mintzoan.jpeg

Galtzagorri Elkarteak sortutako egitasmo honek 0 eta 6 urte bitarteko haurren irakurketa ohitura sustatzea du helburu. Motxila Txikien zirkuituaren bidez hiru esparrutan eragiten da: etxean, eskolan eta bibliotekan. Motxilari lotuta, zirkuitu bat proposatzen dugu. Ikasgela bakoitzeko motxila bana izaten da eta haur bakoitzak bere txanda du. Haur bat, motxila hartuta, bibliotekara joaten da gurasoen edo hezitzaileen laguntzaz. Bertan Galtzagorrik proposatutako bibliografiatik liburu bat mailegatzen du. Liburu hori da bibliotekan hartu eta etxean begiratzeko eta kontatzeko, eta gero eskolan irakurtzeko. Beste haur batek itzuliko du liburua bibliotekan eta liburu berri bat hartuko du maileguan, zirkuitua osatzeko.

www.galtzagorri.eus/eu/egitasmoak/mintzoan-kux-kux