Anido Gitarra laukotea

Anido Gitarra laukotea

Noiz 2017-04-28T20:00:00+02:00 2017-04-28T20:00:00+02:00 - 2017-04-28T21:00:00+02:00 2017-04-28T21:00:00+02:00
Non Parrokia

Informazio gehiago


Musikalki, Anido gitarra Laukoteak gitarraren baliabide adierazkorrak garatu nahi ditu, instrumentu polit honetan bereizten diren funtsezko ezaugarriak galdu gabe; ondasun tinbrikoa eta soinu iradokitzailea alegia.

Zentzu honetan, azken aldian sortu diren gitarra laukote ugariekin bat egiten du, ganbara musika programetan talde mota honen sendotzea saiatuz.

Bere errezitaldietan “Anido” gitarra laukoteak, batetik musikagile ospetsuen lanen transkripzioak baliatzen ditu, Joaquín Rodrigo-ren Concierto de Aranjuez,  Georges Bizet-en Suite Carmen, edo gaur egungo euskal abestien moldaketak Hiru Kanta-n eta bestetik, berrikiago konposatutako lanak interpretatzen ditu, gitarra laukoterako berariaz konposatuak, egun-eguneko gitarristen eskutik. Azken hauek, gainera,  askotariko musiken eraginak dituzte; herri musika edo Rockaren erritmoak, Andrew York-en Quiccan-en bezela.

Carmen Becerra (Tarragona, 1.976),  Sylvia Gutiérrez (Bilbao, 1.964), Jesus Melchor (Bilbao, 1.965),  eta Asier Peláez (Pamplona, 1.974)  dira Anido gitarra laukoteko kideak. Denak gitarrako goi mailako irakasleak dira eta kontzertuak eta instrumentu horren irakaskuntza bateratzen dituzte, Bilbo eta Iruñako Kontserbatorioetan.