Emakumeak Protagonista elkarrizketa saioa

Emakumeak Protagonista elkarrizketa saioa

Noiz 2019-12-11T18:30:00+01:00 2019-12-11T18:30:00+01:00 - 2019-12-11T19:30:00+01:00 2019-12-11T19:30:00+01:00
Non Kulturateko areto nagusia

Informazio gehiago


Emakumeak protagonista elkarrizketa saioetan, Euskal Herrian esparru askotan erreferenteak diren emakumeak gonbidatzen ditugu. Helburua da haien ibilbidea gertutik ezagutzea eta pertsonaia publikoa ez ezik, pertsona ere ezagutzea. 

Elkarrizketa publiko hauetan emakumeak dira protagonistak, eta aitortu eta ikusarazi gura izaten ditugu haien hausnarketak eta jendartearen eraldaketarako egiten duten ekarpena. Ikusarazi gura dugu emakumeen parte hartze soziala, politikoa, kulturala...

Gaur, ekarpen hori ikusarazteko, gurera gonbidatu dugu Jeanne-Rolande Dacougna aktibista formatzailea eta ikertzaile feminista, eta aukera izango dugu bere ibilbidea ezagutzeko. Dacougna-k, besteak beste, Feminismo Beltzen eta migrazioen gaia landu du hainbat ikerketa, ponentzia eta hitzalditan, eta Garaipen emakumeen elkarteko kidea da. Lan egiten du aniztasun kulturalaren gestioaren esparruan.

Ana Murciak egingo dion elkarrizketari esker, aukera izango dugu Jeanne-Rolande Dacougnak testuinguru bat baino gehiagotan izandako ibilbideari eta lanari buruz gehiago jakiteko eta ikasteko.

Ana Murcia ere formatzailea eta aktibista feminista da. Hamar urtez jardun zuen El Salvadorren, aktibismo feministan. Parte hartu du Garaipen emakume migratuen eta euskaldunen elkarteko berreraketan. Sorburu kooperatiba feministako kidea da, eta lan egiten du emakume migratzaileekin hainbat jabetze eskolatan eta Emakumeen Etxeetan.

Horrenbestez, gonbidatuta zaudete abenduaren 11n izango den saiora etorri zaitezten!