Agenda


Gongetako meatzeak Txukurrilotik
2022/08/14 09:00 - 13:00 — Herriko plazaArrasateko erromesek Arantzazura joateko erabiltzen duten bidea egingo dugu, Larriño, Urkulu, Urrexola eta Arrikrutz inguruetatik igaroko gara. 11 km., 3-4 ordu, ertaina

Masusta bilketa eta mermelada tailerra
2022/09/04 09:00 - 13:00 — Herriko plazaUdalerritik abiatuta Udala auzora joango gara masustak bildu bitartean eta Udalako ingurumen eskolan egingo dugu mermelada bidean batutako masustekin.

Gmail. Posta-elektronikoa baino gehiago
2022/09/07 10:00 - 12:00 — KZ GUNEA, KULTURATEGmail mezularitza elektronikorako tresna bat baino gehiago da. 2004ko apirilean, Googlek Gmail (Google Mail) izeneko zerbitzu berria merkaturatu zuen eta hasiera-hasieratik, biltegiratzeko gaitasun deigarria eta gainerako posta-zerbitzuetatik bereizten zuen mezuak bistaratzeko modu berezia zituelako nabarmendu zen. Ikasi ezazu tresna hau erabiltzen oinarrizko maila batetik hasita.

Erosketa eta ordainketa segurua Interneten
2022/09/07 16:00 - 18:00 — KZ GUNEA, KULTURATEZure etxeko lasaitasunetik erosketak eta ordainketak erosotasunez egiten ikas ezazu. Ezagutu zure erosketetan dirua aurrezteko lagungarriak izango zaizkizun trikimailuak. Ebay, Amazon, Zalando... bilatu, aukeratu eta konparatu online-salmenta eskaintzen duten web orriak. Bilatu preziorik onena, erraz lortuko duzu. Paypal, PaySafe... online erosteko erabili lasai.

Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi
2022/09/12 10:00 - 12:00 — KZ GUNEA, KULTURATEInternet munduan sar zaitez, PC bat zer den ezagutu ezazu, nabigatzen eta posta elektronikoa erabiltzen ikasi, beste ezagutza batzuen artean.

Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi
2022/09/12 16:00 - 18:00 — KZ GUNEA, KULTURATEAndroid sistema eragilearekin lan egiten duen TABLET edo SMARTPHONE bat erabiltzen ikasi eta trebatu.

Bertako produktuen azoka
2022/09/17 09:00 - 14:00 — Seber Altube plazaHilaren 3. zapatuan bertako produktuen azoka

San Juan Bautista, eliza gotikoa
2022/09/17 11:00 - 12:00 — Herriko plazaIbilbide espiritualaz haratago, San Juan Bautista eliza bisitatuko da Arrasateko historia ezagutzeko.

Gravel bizikleta irteera
2022/09/18 10:30 - 12:00 — Herriko plazaGravel bizikletak mendi pistetan ibiltzeko egokitutako errepideko bizikletak dira. Ibilbide honetan Debagoiena bailarako mendi pista eta landa bideak ezagutuko dira: Anporreta, Besaide, Bedoña, Urkulu, Apotzaga eta Untzillatik pasatuz. Ibilbide aldapatsua da, exigentea.

WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean
2022/09/21 16:00 - 18:00 — KZ GUNEA, KULTURATEBat-bateko mezularitzaren posibilitateak ezagutu. Pertson batekin edo gehiagokin edozein momentuan eta edozein mugikorretik hitz egin, artxiboak kudeatu, deiak egin, etab. nola egiten diren ikasiko duzu. WhatsApp nola erabili eta funtzio guztiak ikasiko dituzu.

BakQ ziurtagiria
2022/09/23 16:00 - 18:00 — KZ GUNEA, KULTURATEBakQ-a identifikazio eta sinadura elektronikorako bitarteko bat da, eta edozein gailutan erabil dezakegu, ezer instalatu beharrik gabe. BakQ-a baliatuta online kontsultak eta izapideak egin ditzakegu administrazio publikoen zerbitzuetan.

LibreOffice Calc. Zure kalkulu orriak sortu
2022/09/26 10:00 - 12:00 — KZ GUNEA, KULTURATELibreOffice Calc ezagutu eta kalkulu orriei buruzko programa indartsu honen aukerak egiaztatu. Gainera, ikastaro honekin LibreOffice Calc programa erabiltzen ikasi eta haren funtzionaltasunak ezagutu ahal izango dituzu.

Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean
2022/09/26 16:00 - 18:00 — KZ GUNEA, KULTURATEAzken urteotan, Internet ezinbesteko tresna bihurtu da asko eta askorentzat, eta bidelagun izan dezakegu eguneroko jardueretan, hala nola erosketa egiteko edo gure bankuko kontu-laburpenak kontsultatzeko. Gero eta gailu gehiago konekta daitezke sarera. Gustatuko al litzaizuke sareko mehatxuak eta arriskuak ezagutzea? Badakizu nola babestu zure burua?

Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu
2022/09/28 16:00 - 18:00 — KZ GUNEA, KULTURATEBidaia bat prestatzeko edota farmazia bat bilatzeko. Edozer behar dugula ere, Google Maps modu erraz eta bisualean edozein helbide, errepide, leku edo negozio erakutsiko digu. Gainera, edozein herrialdetako datuak eskaintzeaz gain, kaleak barrutik ikusiko ahal izango ditugu.

LibreOffice Impress. Zure aurkezpenak sortu
2022/09/29 10:00 - 12:00 — KZ GUNEA, KULTURATELibreOffice Impress dohainiko diapositiben editorearen funtzio oinarrizkoenak eta aurreratuak ezagutu. Besteen arreta lortuko duzu diapositibak erabiliz.

Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu
2022/09/30 16:00 - 18:00 — KZ GUNEA, KULTURATEGoogle Calendar ikastaroarekin zure eguneroko agenda modu errazean antolatzen ikasiko duzu. Hemendik aurrera ez zaizu hitzordu bakar bat ere ahaztuko; izan lagunekin, familiarekin edo lagunekin. Gainera, egutegi hauek zuk nahi duzun pertsonekin nola partekatu ikasiko duzu.

Bertako produktuen azoka
2022/10/15 09:00 - 14:00 — Seber Altube plazaHilero 3. zapatuan antolatuko da bertako produktuen azoka

Naturari beste begirada bat - basoaren koloreak
2022/10/30 09:00 - 13:00 — Herriko plazaUdazkenak eskaintzen dituen kolore eta testura desberdinez gozatzeko mendi irteera.

Bertako produktuen azoka
2022/11/19 09:00 - 14:00 — Seber Altube plazaHilero 3. zapatuan antolatuko da bertako produktuen azoka