Agenda

RSS icon
2019/05/17-ko hitzorduak
Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu

Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu

2019/05/17 16:00 - 18:00 KZ GUNEA, KULTURATE

Google Calendar ikastaroarekin zure eguneroko agenda modu errazean antolatzen ikasiko duzu. Hemendik aurrera ez zaizu hitzordu bakar bat ere ahaztuko; izan lagunekin, familiarekin edo lagunekin. Gainera, egutegi hauek zuk nahi duzun pertsonekin nola partekatu ikasiko duzu.

Gehiago irakurri

Hots abesbatza

Hots abesbatza

2019/05/17 19:30

Hots Abesbatza, Oñatiko Ganbara Abesbatzaren oinarritik sortutako emakume abesbatza da. Aitor Biain Bidarteren zuzendaritzapean sortu zen 2016ko irailean, eta Oñatiko eta inguruko herrietako eta probintzietako emakumeen partaidetzarekin, gaur egun 40 kidez osatutako ahots talde finkoa da. Sorkuntzako urtean, Gabonetako kontzertuaren marko barruan, Oñatiko San Migel Parrokian estreinaldia egin zuenetik, ibilbide oparoa egin du gaur egun arte: Oñatiko “Udako gauak” zikloetan, “Ermitaz ermita” ekimenean, EiTBren “Oholtzan” saioaren grabaketan eta emisioan, “Izar Ederra” kontzertuan, martxoak 8aren data aitzakiatzat hartuta “Euskal Emakume konposatzaileen” kontzertuetan, “Bazkide” kontzertuetan, “Tximeletak udaberrian” kontzertuan, “Angelus” proiektuan,...Datorren maiatzean Sestaoko Maria Luisa Ozaita IV. emakume abesbatzen topaketan parte hartuko du, abesbatza gonbidatu bezala. Hots Abesbatzak, a cappella eta pianoz lagundutako musika lantzen du, garai klasikotik musika garaikidera, euskal foklorea eta beste herrialdeetako musika interpretatuz. Ganbera-orkestrarekin interpretatzen ikustea ere ohikoa da, proiektu handietan. Hainbat obra ere estreinatu du, hala nola Eva ugalde, Josu Elberdin, Junkal Guerrero, etabarrenak.

Gehiago irakurri

« Uztaila 2019 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031