Agenda


Oreka Tx: Klokea
2021/02/22 19:00 — Amaia Udal Antzokia, Otalora Lizentziaduna Kalea, 6, 20500 Arrasate, Gipuzkoa, EspañaGaur egun Harkaitz Martínez de San Vicente eta Mikel Ugarte txalapartariak eta Mixel Ducau, Iñigo Egia eta Juan Jose Otxandorena musikariek osatzen dute OREKA TX taldea.Parte hartu izan duten festibaletako ikuslegoa musika tresna honen ikusgarritasunak txundituta geratu izan da, baita taldeak jotzerakoan duen energiagatik ere. Bost kontinenteetako tauletan jo eta txalaparta gure mugetatik kanpoko ikuslego eta espezializatutako komunikabideen artean ezagutzera eman dute. Musika ezberdinekin fusionatzeaz gain, diziplina ezberdinak uztartzea ere dute dibertimentu, bai dantza, zein zirko, ikus-entzunezko, herri kirol eta pizgarri den edozein elementurekin ikuskizunak eraikitzea dute xede, hainbat eta hainbat kolaboratzaile zoragarrirekin batera.

Sortu bideoak zure gustukoen irudiekin
2021/02/22 10:00 - 12:00 — KZ GUNEA, KULTURATEImajinatzen al duzu bideoak egin ahal izatea zure argazki eta abesti gogokoenekin? Oso erraz egin dezakezu orain, tresna oso intuitibo batekin: OpenShot Video Editor. Gainera, efektuak gehitu ahal izango dituzu, eta irudiak eta audioak zure gustura pertsonalizatu. Hori dena hainbat formatutan, doan eta plataforma anitzeko ingurunean.