Albisteak

Arrasateko Udalak dagoeneko onartu du Sanjuanetan kaleko salmenten lizentziak emateko prozeduraren agiria

Izena emateko epea hasiko da maiatzaren 5ean eta amaituko da maiatzaren 25ean

Arrasateko Udalak hainbat plaza hornituko ditu enplegua egonkortzeko deialdi bereziaren bidez

Enplegua egonkortzeko deialdi bereziak eta salbuespenekoak: hainbat plaza

Arrasateko Udalak herribus zerbitzuaren kontratua etengo du Avanza SA enpresarekin

Atzo, maiatzak 3, 19:50ean, Arrasateko Santa Marina kaleko 36. atariaren aurrean, herribusak su hartu zuen.

Santa Barbara eta Villa Amparoko ur parkeak zabalik

Goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00etara egongo dira martxan (lanegunetan, asteburuetan eta jaiegunetan), irailaren amaierara arte.

Emakume Txokoak Zinegoak LGTBIQ+ Film laburren emanaldia eta tailer bat antolatu ditu, maiatzean sexu eta genero aniztasuna aldarrikatzeko

20 urteko ibilbidean, Zinegoak erreferentzia bihurtu da LGTBIQ+ gaiko ekitaldi zinematografiko-eszenikoen artean

Egubakoitz honetan, maiatzak 5, XIX. Musikaldia hasiko da Arrasate Musikalen kontzertuarekin

Guztira, arrasatearrek eta bisitariek 6 kontzertu izango dituzte aukeran maiatzaren 14ra arte.

Atzerritartasunari buruzko hitzaldia datorren maiatzaren 8an Kulturaten

Arratsaldeko 18:00etan izango da eta aldez aurretik izenemateak.arrasate.eus webgunean izena eman behar da

Hurbiltasun bulegoa zabalik, Santa Teresako eta Doneztebe Portuko kaleko bizitegi eraikinak birgaitzeko Eusko Jaurlaritzak ematen dituen dirulaguntzen berri emateko

Bulegoa dago Santa Marina auzoko alkatetzaren lokaletan, Santa Marina kaleko 16. zenbakiko beheko solairuan.

‘Gu geu sortzaile’ eta ‘Olatu berdea’ proiektuak, kooperatibismoa sustatzen duen Mondragon City Challenge txapelketaren II. edizioko irabazleak

Hirugarren sari bat ere banatu zen, proiektu originalena, kasu honetan finalistak ez direnen artean aukeratua: Alemania eta Belgikako ‘Team smart’. Haren ideiak 800 euroko saria merezi zuen.

Errenta aitorpena euskaraz

2022ko errenta  eta ondarea aitortzeko sasoian gaude bete betean. Apirilaren 3an hasi zen kanpaina Gipuzkoako Foru Ogasunean eta ekainaren 30era arte iraungo du. Eta ohi bezala, Arrasateko Udalak dei egiten die herritarrei errenta aitorpena euskaraz egin dezaten.

Arrasateko enarak ezagutzeko hitzaldia apirilaren 25ean Kulturaten

Hitzaldiaren helburu nagusia da Aranzadi Zientzia Elkartearen ‘Enara proiektua’ herritarrei ezagutzera ematea.

Eguazten honetan, apirilaren 19an, hasiko da Unión Cerrajera SAren sarrerako pabiloiaren egitura konpontzeko obra

Armaduraren korrosioak erasandako lauzak, zutabeak eta egiturazko habeak konpontzeko, hormigoia saneatu, eskuilatze mekanikoa egin eta armadura berria hornituko da.

Apiriletik ekainera Arrasaten aukera egongo da bisita gidatuez herriko ondarea ezagutzeko eta hainbat natura ibilbidez gozatzeko

Arrasate monumentala eta industriala bisitatu ahal izango dira, eta baita natura ibilbide ugari egin ere.

Garagartzan edateko ura banatzeko hoditeria sare osoa berritu da, zuntz zementuzko hodiak ordeztuta

Zanga bat ireki da zuntz zementuzko hodi guztia aurkitu, handik kendu eta galdaketa hodi berri batez ordezkatu ahal izateko.

Gizarte eragileek berretsi dute Santa Marina auzoa hobetu behar dela eta 2005ean gelditutako proiektua eguneratu behar dela.

Arrasateko Udala murgilduta dago auzoaren hiri berrikuntzako prozesuan, eta kontsulta prozesu bat egin du, auzoan bizi diren pertsonen iritzia jakiteko.

Hasi dira lanak Markuleten Pumptrack pista eraikitzeko

Herritarrek lehentasuna eman zioten pumptrack parkearen proiektuari 2021-2022ko partaidetzazko aurrekontuetan: bozketan 849 arrasatearrek hartu zuten parte, 6.373 punturekin. Pumptrack-aren proiektuak 1.311 puntu jaso zituen.

Enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdiaren bidez, hainbat deialdi ireki dira

Arrasateko Udalak enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdiaren bidez hainbat plaza hornituko ditu

Mugikortasunak 133.000 euroko ekarpena egin du, Oñatiko, Arrasateko eta Bergarako udalekin hitzarmena sinatuta, San Prudentzio-Elorregiko nodo intermodala hobetzeko

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Rafaela Romerok, Oñatiko alkate Izaro Elorzak, Arrasateko alkate Maria Ubarretxenak eta Bergarako alkate Gorka Artolak hitzarmena sinatu dute gaur goizean, Gipuzkoako hiru herrien artean San Prudentzio-Elorregin Lurraldebusen erabiltzaileentzako gune estrategikoa den nodo intermodala egokitzeko eta komuna jartzeko proiektuari ekiteko. Hitzarmenaren arabera, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Foru Departamentuak exekuzio aurrekontuaren % 60 jarriko du, 222.000 euro guztira. Foru aldunditik aterako diren 133.000 euroez gain, gainerako % 40 hiru udalek ordainduko dute.

Arrasate erreferente Europan trantsizio energetikoan eta berriztagarrietan

Arrasateko Udalak SHREC proiektuaren itxiera ekitaldian hartu du parte martxoaren 20an eta 21ean Bruselan.

Arrasatek autobus elektriko bat probatuko du hiri zerbitzuko ibilgailuen flota berritzeko

Zerbitzua erabiltzaile barik ibiliko da, eta helburua da Arrasate bezalako udalerri batean zelan funtzionatzen duen ikustea, goiko auzoen ondorioz duen desnibela kontuan hartuta. Ibilgailu berriak erosteko agiri berrirako probak dira, udalak lehiaketara aterako duena bigarren seihilekoan.

Seber Altube plazan ‘Emakumeak gora!’ erakusketa ikusgai martxoaren 13tik 16ra

Kanpainak erakusten du zeintzuk diren emakumeei lidergo postu horietara berdintasunez iristea eragozten dieten oztopo nagusiak, eta mito faltsuak eraisten ditu

Emakume Artisauen eta Ekoizleen Azoka zapatuan, martxoak 11, Seber Altube plazan

Goizeko 10:00etan zabalduko da, 14:00ak arte. 19 saltokik osatuko dute azoka, eta askotarikoak izango dira erakutsi eta salgai izango dituzten lanak (elikagaiak, poltsak, zilargintza, bitxiak, arropa…).

Enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia

Arrasateko Udalak enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdiaren bidez hainbat plaza hornituko ditu

Martxoaren 18an, Azokaren protagonista: Karapaixoa

Azokako bezeroen artean 12 karapaixo eta tokiko produktuen saski bat zozketatuko dira.

Arrasatek bat egin du ‘Emakumeak gora!’ kanpainarekin

Lelo horrek aldarrikatzen du gure gizarteak emakume gehiago behar dituela erabaki eta eragin postuetan.

Emakume Txokoak ekimen ugari antolatu du hainbat eragilerekin elkarlanean Martxoaren 8aren bueltan

Emakume Txokotik azpimarra jarri nahi izan diete Martxoaren 8an Arrasateko Mugimendu Feministak antolatutako deialdiei, eta herritarrak gonbidatu dituzte horietan parte hartzera.

Tourreko 2. etapa Arrasatetik igaroko da uztailaren 2an

Aurreikuspenen arabera, lasterketa 13:45 inguruan iritsiko da Arrasatera. Gasteiztik abiatu eta Donostian amaituko da, eta 210 kilometroko ibilbidea izango du.