Azkenaldi honetan ekintza ugari Usaetxen

2019/01/31
Card image cap
Denetik izan dugu azkenaldian Erguin Uribarri auzoko gaztetxokoan zein ludotekan

Azkenaldian ludotekako lagunok ekintza ugaritan murgilduta ibili gara.

Erguineko Gazte Txokora txango ugari egin dugu, haurrek hala eskatuta. Bertan ederto ibili gara sukaldaritza tailerretan (patata tortila sukaldatzen, Sanpastela egiten...). Gainera dantzarako tartea ere izan dugu, eta aukera izan dugu Just Dance-n barruan dugun energia taularatzeko.

sukaldaritza2

Ludotekako txikienekin gure txontxongilo propioak egiten ere ibili gara eskura ditugun materialak erabiliz. Eta txontxongiloekin antzezteko, agertokia sortzen ere hasi gara!

txontxongilo1      txontxongilo2                                                                  

Aurreko egubakoitzean Okendoko ludotekaren urteurrena zela eta, bertara ere hurbildu ginen ikuskizun zoragarri eta merendola goxo-goxoaz disfrutatzera!

Okendoko urteurren festa

Aste honetan, ate irekiak ospatuko ditugu, eta Usaetxeko ludotekan aukera izango dugu guk prestatutako Sanblas opil ederrez gozatzeko; beraz... ANIMATU ETA ETORRI GUREKIN BATERA ONDO PASATZERA!!