Kaixo kaixo Usaetxetik!

2018/11/30
Card image cap
Azaroko azken ekintza berezia eta Usaetxeren urteurrena ospatzen!

Aurreko astean, azaroko ekintza berezien azken saioa izan genuen Santa Marinako ludotekan. Usaetxetik bertara gerturatu ginen, eta Lamin eta bere lagunaren eskutik aukera izan genuen Yembea ezagutzeko eta jotzen ikasteko. Arratsalde osoan gorputza astintzen aritu ginen. 

Horretaz gain, eguenean gure ludotekaren urteurrena izan dugu, aste honetan ludotekako haurrekin prestaketa lanak egin ditugu. Eguena iritsi eta gure urteurrena ospatu genuen. Gainontzeko ludoteketako haurrak etorri eta ekintza ugari izan genuen arratsalde osoan. Hasteko, sokatira izan genuen, eta gero karaokea. Eguna ondo amaitzeko, Euskaraldiko flash mob-a dantzatu genuen; haurrek, hezitzaileek eta gurasoek.

 

usaetxe

usaetxe

Gogoratu astelehenean hitzordua dugula Arrasateko herriko plazan, arratsaldeko 18:00etan; Euskaraldiko flash mob-a egingo dugu guztiok batera.

 

ANIMATU!