OKENDOKO LUDOTEKAREN 16. URTEURRENA

2019/02/07
Card image cap
Primeran pasatu genuen beste ludoteketako lagunekin Okendoko ludotekaren urteurrena ospatzen.

Kaixo kaixo Okendotik!

Jada gure ludotekak 16 urte bete ditu, eta hori ospatzeko, sekulako jaia antolatu genuen; protagonista nagusiak haurrak.

guztiok baterapankarta 2

Aurreprestaketetan haurrak buru-belarri aritu ziren lan pila batean, hala nola estenatokirako pankarta egiten, apainarriak eratzen, dantzak entsaiatzen, photocall prestatzen, beste askoren artean.

photocallhaurrak antolatzaile

 

 Ikusten duzuen bezala gogoz hartu genuen urteurrena eta egun handi hau izugarri disfrutatu genuen, eta prestatutako ikuskizunez dantzatu eta gozatzen. Urtebetzeari amaiera emateko, merendola eder bat egin genuen, txokolate goxoa eta beste ludotekako haurrek egindako pastel goxoak dastatu genituen.

 ESKERRIK ASKO BERTARA HURBILDU ZINETEN GUZTIOI, ETA ZORIONAK OKENDO!