SANTA MARINAN FAMILIA GIROAN

2019/03/14
Card image cap
Eguraldi eguzkitsuarekin familia giroan egon gara kanpo espazioaz gozatzen.

Kaixo kaixo Santamañatik!!!!

Azken aldian eguraldi eguzkitsua dela eta, Santa Marinan lasai-lasai gabiltza. Eguraldia eta familia giroa aprobetxatuz, ortuko espazioaz gozatu ahal izan dugu eta hainbat ekintza egin dugu:

Karaokea, dantza eta antzerkigintza nagusitu dira, batez ere. Oso momentu politak pasatu ditugu mozorro eta musika artean.

Horrez gain, txikienen artean aurpegia margotzeak arrakasta handia izan du. Argazkian ikusi daitekeen bezala, gure ludoteka artistaz beterik dago, elkarri aurpegia margotzen aritzen dira eta.

 

WhatsApp Image 2019 03 14 at 16.11.33

 

Bestalde, jolas kooperatiboetan aritu gara. Polita izan da lagun talde egonkorrak ikustea elkarren artean nahastuta jolasten. 

WhatsApp Image 2019 03 14 at 16.09.43

Azkenik, ludoteka barruan ere jolastu dugu; hala nola, eraikuntza jolasekin, eskulanak egiten, mahai jolasetan...

WhatsApp Image 2019 03 14 at 16.09.44 (1)

Espero dugu hemendik aurrera orain arte bezala jarraitzea!!!!!!!!

 

Gogoratu, bihar, egubakoitza, hitzordu berezia dugula. Monterronen aukera izango dugu sormen koktelaz gozatzeko. 

ANIMA ZAITEZTE PARTE HARTZERA!!