USAETXEN ARRATSALDERO JOLASTEN!!

2021/04/29
Card image cap
Beti bezala, Usaetxeko ludotekan ekinta ezberdin ugari egiten ari gara!!

Kaixo kaixo Usaetxetik,

Hirugarren hiruhileko honi hasiera bikaina eman diogu, haurrak oso gustura etortzen dira guregana eta ekintza ezberdinak egiteko aukera paregabea daukagu. Eguraldi eguzkitsua izan dugun egunetan, auzoko parkeetara joan gara, bertan espazio ezberdinetan jolastu eta esperientzia berriak bizitzeko.

35.jpeg

34.jpeg

Kanpo espazioaz gozatzeaz gain, ludotekan ere disfrutatzen aritu gara. Egunerokotasuneko ekintzez aparte, daukagun materialari etekina atera eta makedorekin kartoizko kotxe bat sortu dugu. Haurrek asko eskertzen dituzte aukera berri hauek, nagusiek zein txikiagoek beraien interesen araberako erabilera emanez.

32.jpeg31.jpeg

Ikus daitkeen bezala, momentu politez margotzen ditugu ludotekako arratsaldeak, ondo pasatzeko gogoa baduzue animatu zuek ere, oraindik izena emateko aukera dago eta!