Arrasateko heziguneak 2018

Egun, hezkuntza kontzeptua eskolaz harago doa eta gure bizitzan prozesu iraunkor bezala, herrian, ematen da

Testuinguru honetan udalerriak eremu hezitzaileak dira eta herritarrak eragile hezitzaileak eta hezkuntza tipologia guztiek ( formala, ez formala, informala) osatzen dute esparru hezitzailea.

Arrasateko udalaren web orriaren hezkuntza apartatuan jaso dugun “Arrasateko heziguneak 2018” liburuxka testuinguru horretan kokatzen dugu, herritar orok herrian dauden hainbat baliabideri buruz informazioa jaso, ezagutu eta erabil ditzan.

Arrasateko heziguneak 2018Halaber, liburuxka honetan modu interaktiboan herritarrek aukera izango dute klik baten bidez elkarteen web orrietan sartzeko, herriko eragile guztien hezkuntza eskaintza zein hartzaileak ezagutu eta saretzeko.

Honetaz gain, elkarte bakoitzaren helbide elektronikoa ere bertan duzue , sakatu eta idatziz gero, herriko elkarte edo pertsonekin harremantzeko.

Herriko eragileen kokapena eta herritarrei eskaintzen zaien hezkuntza eskaintzaren sailkapena kontuan harturik, herriko hezkuntza mapa egin dugu.