1896ko Euskal Jaiak

Antoine de Abbadik 1851. urtean lehen aldiz antolatu zituen lehengo euskal jaiak, eta 1851n eta 1852an berezi antolatu ziren euskal pilota sustatzeko.

1853an pilota jokoa sustatzeari erantsi zioten olerki lehiaketa sonatua egitea, eta ordutik Abbadiren festak lore joko bilakatu ziren, lehen jaiak urte horretan Urruñan egin ziren. Geroago berriro Urruñan (1863an), Saran (1863-1876), Donapaleun (1877an), Elizondon (1879an).

Jai  haien formatua zen:

Txistularien diana, meza nagusia agintariekin, pilota partiduak, “herri bazkaria”, bertsolariak, kirol jokoak, abeltzaintza eta nekazaritza lehiaketak eta literatura zein musika lehiaketak. Irabazleek urrezko onza eta zilarrez estalitako makila jasotzen zuten.

*Gipuzkoako diputazioak jai horien helburuak eta arrakasta ikusita, ekimen horietan oinarritu zen Gipuzkoako 18 herritan lehen euskara jaiak antolatzeko.

Lehenak Arrasaten izan ziren 1896ko uztailaren 4, 5, 6 eta 7an. Bertan Antonio Arzacek hitzaldia eman zuen euskaraz. Saridunak izan ziren Pedro M. Otaño, Felipe Arrese, Francisco Alen, Domingo Agirre eta Jose Artola. 

“Euskal erria” aldizkariak kontatzen duenaren arabera, euskal festa haien alderik onena izan zen anaitasuna eta armonia zintzoa eta tradizionala, jende asko izan zela, bero handia egin zuela, hostaletan deserosotasunak izan arren, ez zela izan gatazkarik, eta istilurik ere ez.

Bizi gaitean beti euskaldunak gure oitura onakin” izan zen jai haien leloa.

Donostiako Sociedad Coraleko hogei kantari, trenez eta diligentziaz etorri ziren jai haietara kantatzera. Abeslari haiek, beste batzuekin batera, Orfeoi Donostiarra sortu zuten 1897ko urtarrilaren 21ean.

a)*EUSKAL FESTAK/LORE JOKOAK. Antoine de Abbadik 1851. urtean lehendabiziko aldiz antolatu zituen lehenengo euskal jaiak eta 1851 zein 1852. urteetan euskal pilota sustatzeko bereziki antolatu ziren.

Olerki lehiaketa sonatua egitea erantsi zioten 1853. urtean pilota jokoa sustatzeari, eta ordutik lore joko bilakatu ziren Abbadiren festak, lehendabiziko jaiak urte hartan Urruñan egin zituen. Geroago berriro Urruñan (1863. urtean), Saran (1863-1876), Donapaleun (1877), Elizondo (1879), Bera ( 1880… )

Jai haien formatua hauxe izaten zen:

  • Txistularien diana
  • Meza nagusia agintariekin.
  • Pilota partiduak, “herri bazkaria”, bertsolariak, kirol jokoak, abeltzaintza eta nekazaritza lehiaketak eta literatura zein musika lehiaketak.
  • Irabazleek urrezko ontza eta zilarrez estalitako makila jasotzen zuten.

 

*Gipuzkoako diputazioak jai hauen helburuak eta arrakasta ikusita, ekimen horietan oinarritu zen Gipuzkoako 18 herritan lehendabiziko euskara jaiak antolatzeko.

  • Lehenak Arrasaten izan ziren, 1896ko uztailaren 4, 5, 6 eta 7an. Antonio Arzacek hitzaldia eman zuen euskaraz. Saridunak Pedro M. Otaño, Felipe Arrese, Francisco Alen, Domingo Agirre eta Jose Artola izan ziren.
  • Gipuzkoan XIX. eta XX. mendeetan egin ziren lehendabiziko jaiak herri hauetan izan ziren
    1. 1896            Arrasate
    2. 1897            Oiartzun
    3. 1898            Zestoa
    4. 1899            Zumarraga
    5. 1900            Zumaia
    6. 1901            Azpeitia
    7. 1902            Oñati
    8. 1903            Irun
    9. 1904            Ordizia
    10. 1905            Bergara
    11. 1906            Donostia
    12. 1907            Elgoibar
    13. 1908            Eibar
    14. 1909            Hernani
    15. 1910            Azkoitia
    16. 1911            Segura
    17. 1912            Zarautz
    18. 1913            Tolosa

 

Donostiako Sociedad Coraleko hogei kantari, trenez eta diligentziaz etorri ziren jai horietara kantatzera. Abeslari haiek, beste batzuekin batera, ORFEOI DONOSTIARRA sortu zuten 1897ko urtarrilaren 21ean.

Euskal –Erria izeneko aldizkariak 1896ko uztailaren 10eko alean jaso zituen “Mondragoeko euskal festak-Euskal-itz-jostaldien egintza-ri buruzko xehetasunak lau eguneko egitarauaren berri emanez:

Uztailaren 4an iritsi ziren Arrasatera Diozesiko gotzaina eta diputatuak. Ezkilak jo zituzten eta txapligu ugari bota zuten. Arrasateko Tiburcio Zatarain bikario-artzipresteak eta Udaleko zinegotzi guztiek harrera egin zieten herriaren sarreran. Arratsaldeko 7:30ean parrokiara zuzendu ziren egitaraua iragarrita zegoen Salbe solemnera. Azpeitiko musika eta kapera orkestrak Eleizgaray jaunaren zuzendaritzapean jo zuen eslavaren Salbea re menorrean.

Uztailaren 5ean goizeko 10:00etan erlijio zerbitzu solemnea egin zuten elizan eta bertara, eliztarrekin batera, gotzaina, zinegotziak, diputatuak eta gonbidatuak joan ziren. Prelatua “Medio Pontifical” moduan aritu zen eta meza Vidaurre apaizak eman zuen. Parrokiaren Balerdi organo joleak eginiko meza orkestra handian kantatu zen. Pulpitura sermoia ematera Jesuiten konpainiako Jose Vinuesa aitak igo zuen. Sermoian Diputazioek bere administratuen ongizatearen inguruan zein lan egiten duen aipatzen zuen, eta aipatu zituen Nazioaren ohiturak eta erabilerak zein harekiko maitasuna.

Diskurtsoan aipatu zuen gure nazioan arazo soziala egotearen ezintasuna ikusarazi zuen, batetik, ugazaben eta langileen artean- jabedunak eta kolonoak- dagoen batasun erlijiosoa eta, bestetik, langileen klaseak duen sinesmen erlijiosarengatik.

Horrekin batera aipatu zuen sinesmen horri esker probintzia hauetan eramangarriak zirela nekazarien eta marinelen lan gogorrak, eta gomendatu zuen denon batasuna, Katolizismoa eta Euskarismoaren babesean, alde batera utziz euskaldunen artean ezinegonak sortzen zituzten gai politikoak.

Bukatzeko, diskurtsoan tarte bat eskaini zion Kubako gerrari, eta esan zuen, “Espainiako seme-alaba fidelak garen neurrian, oparotasunean bezala, ezbeharrean dagoenean lagundu behar zaiola, orain bezala aberriaren alde bere odola ematen ari den milaka soldadurekin gertatzen den bezala”.

Erlijio zerbitzua bukatutakoan, Udaletxera abiatu ziren bazkaltzera, non Diputazioko burua Ramon Maria de Lilik esker hitzak bota zituen bazkaldar guztientzat.

Geroago , Euskal-erria aldizkariaren zuzendaria Antonio Arzacek euskaraz.

Arratsaldeko 4:30etan herriko plazan gazte batzuk esku-dantza dantzatu zuten. Geroago, danbolin joleen lehiaketa izan zen. Lehiaketa hartara Zumarragako eta Arrasateko bandak aurkeztu ziren. Arrasatekoak irabazi zuen eta besteak “accesita” lortu zuen. Banda bakoitzak berak nahi eran aukeratutako pieza bat jo behar zuen eta beste pieza zen Julian Martinez Villar bilbotar musikariaren Udalak saritutako zortzikoa.

Gauean, Venezia erara argiztatuta zegoen Zaldibarko etorbidea.

Uztailaren 6an, goizeko 10etan hainbat haurrek aurresku bat dantzatu zuten eta gero, Arrasateko gazte batzuk ezpata-dantza eta makila dantza. Herriko Rafael Agirrek prestatu zituen zezen plazan aurreskua dantzatu zuten umeak eta oso ondo dantzatu omen zuten.

Arratsaldeko 5etan udaletxeko pleno aretoan (kapitulu gela) sariak banatu zitzaizkien lore jokoen irabazleei, eta bi irabazleek, Agirrek eta Arrese y Beitiak, lanak irakurri zituzten eta ekitaldiaren bukaeran Arzacek berriro irakurri zuen diskurtsoa, eta Ignacio de Lardizabal diputatu probintzialak sariak, diplomak eta orri inpresoak banatu zituen.

Gero, plazan J.M. Unceta y Urkijo eta Felix de Urtubi zaldun beteranoek aurreskua eta atzeskua dantzatu zuten. Uncetaren bikotea bere emaztea zen eta bestearena Vicente de Monzon diputatuaren emaztea. Eta besteak Lardizabal, Larrañaga, Egaña eta probintziako beste andere batzuk ziren.

Zortziko soka horren barruan egon ziren, aipatutako pertsona horiez gain, Lardizabalen semea, Esteban Gomendio, Acilona, Muruako markesa, Bergarako alkatea (markesaren anaia) Villafranca kondearen seme bat eta Elosegi eta Monzon diputatu probintzialak.

Gizonek kaltrajea janzten zuten txapela urdinarekin eta jakaren botoi zuloan haritz sortatxo bat zeramaten. Emakumeek berdina zeramaten.

Egitarauarekin jarraituz, bertsolariak izan ziren osoko bilkuraren aretoan. Epaimahaikoek hiru zaharrenak saritu zituzten, eta Elgetako artzain gazte bat ere bai, arituz gero, epaimahaikoen iritziz, bertsolari onenetarikoa izatera iritsiko baitzen.

Gauean, su artifizialen bilduma bat erre zuten, Gasteizko enpresa pirotekniko batek eginikoa, hain zuzen ere, eta pleno aretoan “euskaldun fedea antzerki talde dramatikoak antzeztu zituen “Alkate berriya, Abek istillubak eta Aritzaren zumo gozua” jostailuak-obrak-

tarte batean udaleko bandak “ Gernikako arbola” jo zuen eta kanta hainbat bider kantatu eta txalotu zuten.

Uztailaren 7an goizean umeek aurreskua dantzatu zuten.

Arratsaldeko seietan nekazaritza eta abeltzaintza lehiaketen sariak banatu ziren. Euskaraz Carmelo de Etxegaayek hitz egin zuen,eta bitartean, Gotzainak saridunei sariak banatu zizkien.

Oso eszena bitxiak gertatu ziren, nekazariek ez baitzekiten nola azaldu euren poza eta saria jaso ahala gurtze eta belaunikatze ugari egiten zituzten gotzainaren aurrean. Baten batek Gotzaina bedeinkatu zuen.

Jarraian Orfeoi Donostiarrak kanta batzuk eskaini zituen.

Gauean, diputatuak zeuden Otalorako bainuetxera joan ziren orfeoikoak, serenata bat ematera, eta beste kanta batzuen artean, Gernikako Arbola.

Bainuetxekoek abeslariei kafea, likoreak, pastak eta puruak eman zizkieten jantokian, eta gero, Jose Zapirain eta Pedro Mari Otaño bertsolariak aritu ziren.

Euskal-erriak aldizkariak kontatzen duenaren arabera, euskal festa haien alderdirik onena izan zen anaitasun eta armonia zintzoa eta tradizionala , jende asko izan zela, bero handia egin zuela, hostaletan deserosotasunak izan arren, ez zela izan gatazkarik eta enfrentamendurik. Hori kontsolagarri da, gaurko euskaldunen izpiritua beren gurasoek zeukatena bezalakoa zela erakusten baitute.

¡Bizi gaitezen beti euskaldunak gure ohitura onekin”(¡ Bizi gaitean beti euskaldunak gure oitura onakin!

Lore jokoen (Euskal itz jostaldien egintza) irabazleak hauek izan ziren: 

Pedro Maria Otaño (“Aitona Gizagaisoa”); Francisco Lopez Alen “ Illunabar bat”; Domingo Agirre “Agure kanta”, Jose Artola “ oroitza”; Felipe Arrese y Beitia “uri kondaira andiko bat” .

Musikarien artean sariya irabazi zuen on Julian Martinez Billakoak Nire Euskal –errira azalkaitzat daukan zortzikoagatik. Irabazi zituzten aldeerak on Migel Oñate eta On Marzelino Galatasek, Erresil eta Zezen yayua izeneko zortzikoagatik

¡Bizi gaitezen beti euskaldunak gure ohitura onekin”(¡ Bizi gaitean beti euskaldunak gure oitura onakin!)

Argazkiak: Mendia Funtsakoak dira, Arrasate Zientzia Elkarteak gorde eta kudeatzen dituena.