Arruena parkea

Arruena parkea Arrasateko Musakola auzoan dago, izen bereko baserria zegoen lekuan bertan, Kaskonategi izenez ere ezagutzen zen. 1997 aldera bota egin zuten Eroski supermerkatua eraikitzeko eta parkea egiteko.

Parkeak berezko nortasuna du, egokia atsedena hartzeko edo paseoan ibiltzeko, zirkua jartzeko lekua, kanpaldiak egiteko, larrialdietan heliporturako, Rocio amabirjinaren festa andaluziarra ospatzeko,....

Parkean aurkituko dugu era asto baten eskultura, animalia Musakolako bizilagunek sinbolotzat hartuta baitute.

GEHIAGO JAKIN

Arruenako astoa.Arruenako palmondoakArrasateko eta Euskal Herriko Andaluziar ugari batzen dira Arruenan. Argazkia: Goiena.eus