Txakurrak eta katuak jasotzea
KUDEAKETA EREDUA: Zeharkakoa - azpikontrata
HELBURUA
Kalean bertan behera utzitako txakurrak eta katuak jasotzea.
EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA
Animaliak Babesteko urriaren 29ko 6/1993 Legearen arabera, udalei dagokie bertan behera utzitako animaliak jasotzea eta identifikaturik badaude ere kalean aske dabiltzanak, berreskuratu, laga edo hil arte.
Udalak azpikontratatu egiten du zerbitzu hori urtebetez, hartarako lan egiten duten enpresekin.
2009ko urtarrilaren 1etik 2009ko abenduaren 31ra arte, zerbitzua du adjudikaturik ZAUNK enpresak, Barrio de Amatza 5, Carretera Goiuria 48215 Iurreta, tel. 94 6810616.
Zerbitzuak hauek hartuko ditu:
- Lan egunetan eta jai egunetan, udaltzainek abisua pasatu eta ordubeteko epean jasotzea.
- Animaliak identifikatzea, txiparen bidez.
- Animalien adinaren arabera jaten ematea eta haien osasuna zaintzea.
- Txakurtegian sartzen den animalia bakoitzaren fitxak egitea
- Hileko txostenak egitea, eta horietan azalduko dira hil horretako sarrera kopurua eta ezaugarriak eta lehendik txakurtegian zeuden animalien egoera edo destinoa, eta adieraziko du txakurtegian jarraituko duten edo ez, haien ugazabei eman dieten, eutanasia aplikatu dieten edo adopzioan eman dituzten. Adopzioa egiten badu, pertsona adoptatzailearen izenari eta egunari buruzko informazioa emango du.
- Instalazioen bisita ordutegia, 18:00 – 21:00, astelehenetik egubakoitzera arte (biak barne).
- Animalia bat itzuli aurreko baldintza moduan, kobratzea txakurtegian dagoen txakur edo katuaren jabeari animaliak sortu dituen gastuak eta kobratutako kopurua itzultzea Arrasateko Udalari. Ordaindu beharreko gastu urtero onartuko dira, eta 2009ko urtean 13,60 € izan dira jasotzearen truke ta 6,8 € mantentzea/eguneko.
- Animaliak edukitzea, adoptatu ditzaten, behintzat 30 egunean, eutanasia ezarri baino lehen. Jabe berriak ez du ordainduko ezer adopzioan hartutako txakurraren truke. Animalien azken destinoaren berri izango du, Animaliak Babesteko urriaren 29ko 6/1992 Legearen arabera.
- Urte osoan gutxienez 6 publizitate iragarki egingo du prentsan, jasotako txakurrak adopzioan emateko.
Fakturarekin batera hauek aurkeztuko ditu:
- Egindako zerbitzuen xehekapena
- Txakurtegian egindako mugimenduak, adoptatutakoak, jabeari itzulitakoak, hildakoak, …
Langileak: Zaunkeko pertsonala.
Urteko aurrekontua:
2009ko urtarrila – 2009ko abendua, 6.240 €