BAZ-en xedea eta zerbitzuak

Xedea

BAZ - Arrasateko Udalaren Biztanleentzako Arreta Zerbitzua leihatila bakarra da, eta hiru eratan ematen du zerbitzua: telefonoz, online eta bulegoan bertan. BAZen funtsezko xedea honako hau da:

  • A) Herriaren informazio orokorra ematea eta, berariaz, Udalarena eta udal zerbitzuena.
  • B) Herritarrarekin erlazio zuzena duten udal administrazio-tramiteak izapidetzea.

 

Bulegoak emandako zerbitzuak 

Informazioa:

  1. UDALARI BURUZ
    • Udal zerbitzuak eta udal tramiteak.
    • Espedienteen tramitazio egoera.
  2. UDALERRIARI BURUZ
    • Udaletik kanpoko zerbitzuak, entitateak eta tramiteak: garraio publikoa, guardiako farmaziak, argitalpenak, eskuliburuak…
  3. BESTE ADMINISTRAZIO BATZUEI BURUZ
    • Beste administrazio batzuen tramiteak:
    • NA, Eusko Jaurlaritzako dirulaguntzak,izatezko bikoteak, errotze txostenak…

 

Berehalako zerbitzuak:

  1. ERREGISTROA
    • Udalarentzat diren agirien erregistroa.
    • Eusko Jaurlaritzarentzat eta Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat diren agirien erregistroa.
    • Udal sailentzat diren agiriak hartzea.
  2. IDAZKARITZA
    • Erroldatze eta/edo bizikidetza agiriak.
    • Agiriak konpultsatzea.
    • Alta ematea biztanleen udal erroldan (jaiotzak).
    • Ezkontza zibilerako gela erreserbatzea.
    • Udal jakinarazpenak entregatzea.
    • Familia ugariaren titulua.
    • Bizi eta bizileku agiriak.
    • Agerraldiak.
    • Hautesle Erroldan kontsultak eta erreklamazioak egitea.
  3. HIRIGINTZA
    • Obra txikiak.
    • Lurzoru publikoa okupatzea: obrak.
    • Ibi plakak jasotzea eta auto-likidazioa egitea.
  4. UDALTZAINGOA
    • Isunak kobratzea.
    • Oinezkoentzako gunera sartzeko txartelak egitea.
  5. GIZARTE ZERBITZUAK
    • Ibiltariei autobus txartelak ematea.
  6. OGASUNA
    • Udal ordainagiriak txartelaz kobratzea.
    • Ur zerbitzuko abonatuen titular aldaketa.
    • Banku helbideratzeak.
    • Ordainagiriak eta ordain frogagiriak kopiatzea.
    • Ur irakurketak hartzea.
    • Gainbalioaren gaineko zerga kalkulatzea.
    • Zerga datuak aldatzea.
    • Ibilgailuen gaineko zergetan alta ematea.
    • Autolikidazioak: bide publikoa okupatzea, obra txikiak, planoak, konpultsak.
  7. ZERBITZUAK
    • Arriskutsuak izan daitezkeen animalien karneta.
    • Hilerriarekin lotuta dauden tramiteak: errausketa, panteoia, nitxoa, hezurtegia,…
  8. GAINONTZEKO TRAMITEAK
    • Informazioa, jarraibideak, inprimakiak.
  9. ABISUAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
    • Hartzea eta sailera bidaltzea.
  10. HITZORDUA AURREZ ESKATZEA
    • Udal teknikariekin aurrez eskatutako hitzorduak kudeatzea.
  11. GALDUTAKO GAUZAK
    • Entregatzea eta berreskuratzea.
  12. ESPEDIENTEEN KOPIAK EGITEA
    • Udal espedienteen, akordioen eta egintzen ziurtagirien kopiak egitea.
  13. IMSERSO
    • Informazioa eman, inprimakiak egin eta eskabideak bidaltzea.
  14. UDAL MATERIALA ENTREGATZEA
    • Kale izendegia, autobus ordutegia, kultura programazioa, olio ontziak…