ArrasaTeka
ArrasaTeka
1. Zer da ArrasaTeka
Arrasateko ondarea formatu digitalean biltzen duen datu basea da. Askotariko dokumentuak jasotzen dira bertan: liburuak, aldizkariak, jai programak, kartelak, artxibo pertsonalak, argazkiak, bideoak eta bestelako materialak.
Bilduma Arrasateko Udal Bibliotekak sortu eta kudeatzen du, baina talde proiektu izaera dauka eta, horregatik, berau elikatzeko garrantzitsua da herritarren eta elkarteen parte hartzea. Beraz, zuk ere ekarpen bat egin nahi baduzu, jarraian daukazu informazio guztia.
2. Nola kolaboratu dezakezu
ArrasaTeka proiektu kolaboratiboan laguntzeko bideak hauek dira:
- Dokumentuak bidali.
- Informazioa osatu.
- Zuzenketak egin.
Zuk ere ekimen honen parte izan nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke ondoko formularioa beteta.
Eskerrik asko!
3. Bilaketak egiteko laguntza
Jarraian dituzu bilaketak egiterako orduan emaitza hobeak lortzeko tresnak:
Bilaketa eremuka
ArrasaTekak zuhaitz egitura du: sei atal nagusi daude, eta hauetako bakoitzaren baitan, bilduma desberdinak. Bilaketak egin ditzakezu datu base osoan, atal bakoitzaren barruan edota bilduma bakoitzaren baitan ere.
Testu osoko bilaketa
ArrasaTeka osatzen duten idatzizko testu guztiek OCR teknologia daukate, testua bilagarri bilakatuz; beraz, ‘Testu osoko bilaketa’ aukera klikatzen badugu, sartu dugun bilaketa terminoa artxibo guztien edukira zabalduko da.
Bilaketa komandoak
Bilaketa zehatzak egiteko, formula hauek erabili ditzakezu:
- Komatxoak: sistemak komatxoen artean dauden terminoak bilatuko ditu, idatzitako ordenean.
Adibidea:
Albina Madinabeitia bilatzen badugu, sistemak bilatuko dizkigu Albina eta Madinabeitia hitzak dituzten dokumentuak.
Aldiz, “Albina Madinabeitia” bilatzen badugu, sistemak bilatuko dizkigu soilik Albina Madinabeitia hitzak orden horretan dituzten dokumentuak.
- Asteriskoa: termino bati jarraian asteriskoa jartzen badiogu, sustrai hori duten hitz guztiak bilatuko ditu.
Adibidea:
Arrasate bilatzen badugu, Arrasate hitza duten dokumentuak errekuperatuko dizkigu sistemak.
Aldiz, Arrasate* jartzen badugu, sustrai hori duten dokumentu guztiak bilatuko dizkigu: Arrasaten, Arrasateko, arrasatear, etab.