Herriko langabe bat kontratatuko du Udalak, aldi baterako

2017/03/07
Hautagaien zerrenda LANBIDEri eskatuko zaio

Kontratatuko den lanpostua

  • Liburutegiko laguntzailea

 

Izangaien aurretiko aukeraketa

Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).

Lanbiden izen emateko epea:martxoaren 9tik 16ra, biak barne.

 

Izangaiaren azkeneko aukeraketa

Izangaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta izangaiek egiaztatutako merituak baloratuz.

Informazioa eta kontsultak

Deialdi honi buruz Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako izangaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.

Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:

  • BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)
  • Arano eta Gartzia maisu-maistra 8
  • Tel.: 943 252000
  • baz@arrasate.eus